Dislegi Gipuzkoako Dislexia Elkarteak egun hori probestu zuen dislexian arreta jartzeko eta gizartea kontzientziatzeko kolektibo horri laguntza eta arreta egokia ematearen garrantziaz. Hezkuntza premia ohikoenetarikoa den dislexiaren inguruan gizartea sentikortzea da egun hori ospatzearen helburuetako bat. Izan ere, biztanleriaren %5 eta %10 artean da dislexiko. Dislexia ikaskuntzaren nahasmendu bat da, eta deskodetze prozesuan, irakurketan eta idazkeran eragiten du.
BARREN aldizkariaren 1241. zenbakian irakur dezakezue Carmen Andersoni dislexiari buruz eginiko elkarrizketa -PDF-
Dislegi elkarteko Debabarreneko delegazioak hainbat ekimen antolatu zituen, eta Kalegoen plazan egin zituzten guztiak: irakurketa errazeko saioa Olaia Revert eta Gotzon Garate Udal Liburutegiaren eskutik, aurpegi margotzeak eta denborapasak txikienentzat eta Ibon Srrranok gidatu zuen Urban Sketching saioa. Horiez gain dislexiari buruzko informazioa emateko mahaia eta panelak egon ziren plazan.