Gazteen Emantzipazio Plana parte-hartze prozesu bidez osatu nahi du Elgoibarko Udalak

Barren.eus 2022ko urr. 4a, 10:59

Gazten emantzipazio-beharren diagnosia egin zuen iaz Elgoibarko Udalak, Jaurlaritzak finantzatuta, eta hango ondorioetatik abiatuta Gazteen Emantzipazio Plana diseinatuko du orain lau urterako.

Emantzipazio planaren helburua da gazte elgoibartarren emantzipazioa erraztea, etxebizitza duin bat lor dezaten eta Elgoibarren bizi ahal izan daitezen. Plan hori etxebizitzaren eremutik harago doazen hainbat jardueratan zehaztuko dute, hala nola prestakuntzan, enpleguan, berdintasunean edo gizarte-politiketan. Horretarako, datozen egunetan eta urriaren amaierara arte, elgoibartarren ekarpenak jasotzeko prozesu bat jarri du abian Udalak, hainbat tresnaren bidez, emantzipazio-premiei erantzuteko egokienak izan daitezkeen jarduerak eta proiektuak identifikatu eta kontrastatzeko.
Horiek guztiak Plana eraikitzeko gaitutako mikrositean jasoko dituzte: https://labur.eus/ElgoibarrenEmantzipatzekoPlana.

Horretarako herritarren ekarpenak jaso nahi dituzte. Parte hartzeko: https://labur.eus/ElgoibarrenEmantzipatzekoPlana. Kezkak argitzeko. 943 423 261 edo info@ikertalde.com.

Bigarren fasean, parte-hartze taldeak egitea aurreikusten dute, eztabaidarako eta ekimenak proposatzeko. Taldeetan eta inkestan parte hartzea Txankakua elkarteko establezimenduetan kontsumitu beharreko txartelen zozketaren bidez sarituko dute.

2022 10 03 emantzipazio plana udal arduradunak elgoibar