Inma Mugertza hidrogeologo elgoibartarra gidari hartuta, 10:00etan abiatuko dira bihar Aranarrekara, Kilimon errekaren berezitasunak ezagutzera, eta ordu erdi geroago, arku tiraketa saioa hasiko da plazan, Elgoibarko Zarta taldekoekin. 10:30etik 13:30ak bitartean ukraniar koroak egiten ikasteko tailerra egingo dute, plazan, eta 13:30ean hasiko dira bazkaria zerbitzatzen, frontoian.
Biharkoa ere garagardo azoketako ohiko menua izango da: ukondo errea (12,50 euro), oilasko izterrak (11,50 euro) edota saltxitxak (7,50 euro) eta kafea. Arratsalderako eskulanak egiteko tailerra antolatu dute Herriko Enparantzan eta ordu berean Mugipanderoa talde eibartarrarekin erromeria antolatu dute, eta ondoren, 19:00etan hasita, bertso-poteoa egingo da Azpilgoetan hasita, Ane Labaka eta Amaia Iturriotz bertsolariekin. Afaria ere bertsolariek girotuko dute.
18:00etan, 'El código de la nación' proiektatuko dute San Agustinen.