'Heteroaraua suntsitu, kaleetan harro!' eta 'Transfobiaren aurrean, tinko!' lemapean irtengo dira kalera LGBT+ pertsonen eskubideak aldarrikatzera, eta borroka egun honetaz egiten den merkantilizazioa salatzera, "harrotasuna ez dagoelako salgai". Elgoibarko transmaribibollo guztiak gonbidatu nahi dituzte ekainaren 28an, arratsaldeko 19:00etan, Kalegoen plazan egingo duten elkarretaratzean parte hartzera.