200 zuhaitz landatuko dituzte eskola-umeek Kalamua mendian

Barren.eus 2022ko mar. 21a, 15:39

Iaz egin zuten moduan, Zuhaitz Eguna beharrean Zuhaitzaren Astea egingo dute aurten Elgoibarren, pandemiagatik.

Elgoibarko Udalak antolatu du Zuhaitzaren Astea, herriko ikastetxeekin elkarlanean. Ekimen honen helburua landa ingurunea bizirik mantendu eta indartzea eta herriko haurrei ingurumenarekiko "kontzientzia eta sentsibilitatea" txikitatik piztu eta irakastea dela jakitera eman dute.

Gaur Herri Eskolako 50 ikasle izan dira Kalamuaraino igo direnak. Autobusean joan dira Idotorberaino eta handik oinez egin dute Kalamua mendiaren tontor ingurura arteko bidea. Iaz zuhaitzak landatu zituzten ingurune berean landatu dituzte zuhaitz landareak, askotariko bertako espezieak guztiak: pagoak, haritzak, urkiak, zumarrak, e.a. Udal brigadako beharginen laguntza izan dute landaketan.
Eguenean, martxoaren 24an, Elgoibar Ikastolako eskola-umeen txanda izango da. LH 6. mailako 77 ikasle dira parte hartzekoak.
Udaletik jakinarazi dutenez, 200 zuhaitz arbola landatuko dituzte guztira, bi egunotan.

Herri Eskolakoek honako bideoan jaso dute gaurko landaketa saioa:

*Argazkiak: Elgoibarko Herri Eskola.

2022 03 21 zuhaitz eguna kalamuan elgoibar

2022 03 21 zuhaitz eguna kalamuan elgoibar 2

2022 03 21 zuhaitz eguna kalamuan parlamentuan

2022 03 21 zuhaitz eguna kalamuan elgoibar herrieskola 2

2022 03 21 zuhaitz astea kalamuan herri eskola elgoibar

2022 03 21 zuhaitz eguna kalamuan landareak

2022 03 21 zuhaitz eguna kalamuan elgoibar herrieskola landareegaz

2022 03 21 zuhaitz eguna kalamuan elgoibar herrieskola 1

2022 03 21 zuhaitz eguna kalamuan elgoibar herrieskola 3

2022 03 21 zuhaitz eguna kalamuan elgoibar herrieskola danak

 

∞Lotura duten albisteak: