Martzela Osoro plazatik irtengo da berdintasunaren aldeko martxa, 19:00etan, eta Maite Maiora kirolgunera bitartean egingo dute aldarrikapen martxa. Antolatzaileek, 'Elkarrekin geldiezinak gara' lelopean antolatu duten ekintzan parte hartzera animatu dituzte herritarrak.
Era berean, Mendaroko Udalak ere eman du Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu dituzten ekintzen berri.