Ukrainarako elikagaiak eta materiala bilduko dute Elgoibarren eta Mendaron

Barren.eus 2022ko ots. 28a, 11:13

Ukraina-Euskadi gizarte eta kultura arloko eta garapenerako lankidetzako elkartetik deialdi berezia egin dute Ukrainan egoera zaila bizitzen ari direnei laguntzeko. Janari, arropa eta botika bilketa hasi dute Elgoibarren zein Mendaron; baina, gaur eta bihar bakarrik.

Elgoibarren Etxeberria tanatorioan jasoko dute Ukrainarako laguntza, bertan lan egiten baitu Yuliya Prokopenko ukrainarrak. Goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.

Era berean, Mendaroko Arno Guraso Elkarteak ere bat egin du kanpainarekin. Gaur eta bihar Mendaroko udaletxe azpiko lokalean jasoko dute Ukrainara bidaltzeko materiala, ondorengo ordutegian. Goizez, 11:00etatik 13:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.

Ondorengoak behar dituzte:

  • Lehen mailako beharretarako gauzak. Higienerako produktuak, pardelak eta haurrentzako eta umeentzako bestelako produktuak.
  • Hotzaren kontrakoak: Barruko arropa termikoa, eskularruak, galtzerdi termikoak.. Lotarako zakuak, gorputza berotzekoak, Botila termoak, kanpinerako suak, txiskeroak, poxpoloak
    Argindarra sortzeko gailuak, kandelak, linternak, pilak
  • Jakiak: latak, barrita energetikoak, eta iraungitze epe luzeko jatekoak
  • Bestelako materiala: Bendak, gasak, bata kirurgikoak, pardelak, musuko kirurgikoak, arnasa hartzeko maskarak
  • Papelezko kaxak, enbalajerako.

Nahi duenak diruz laguntzeko aukera ere izango du, donazioen biidez, honako kontu zenbakian: ES16 2095 5001 00 9114437029. Kontzeptuan 'donazioa' hitza jartzeko eskatu dute. Ukraina-Euskadi gizarte eta kultura arloko eta garapenerako lankidetzako elkarteren kontua da.

Ukraina-Euskadi gizarte eta kultura arloko eta garapenerako lankidetzako elkarterekin harremanetan jartzeko: ucraniaeuskadi@gmail.com helbide elektronikora idatzi daiteke edo honako telefonoetara deitu: 642 772 760 / 636079 690. Elkartekoek hiriburuetan ere jasoko dute materiala.

 

∞Lotura duten albisteak: