Astebetean erdira murriztu dira eskualdean atzeman dituzten positiboen kopurua

Barren.eus 2022ko urt. 24a, 14:50

Azken lau egunetan, eguenetik domekara, 491 positibo hauteman dituzte Debabarrena eskualdean (896 aurreko asteburuan), eta intzidentzia-tasek behera egiten jarraitzen dute herri guztietan.

Aurreko asteburuko datuekin alderatuta, eskualdeko herri guztietan egin dute behera atzemandako positibo kopururek, Mendaron izan ezik. Aurreko asteburuan 17 positibo zenbatu zituzten Mendaron, eta 18 orain. Era berean, Elgoibarren ere gainerako herrietan baino gutxiago egin dute behera zenbatutako positiboek. Hori bai, Elgoibarko intzidentzia-tasak 1.187 puntu egin ditu behera Elgoibarren, eguenetik hona.

Urtarrilaren 13an Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak protokoloa egokitu zuenetik, eguenetik domekarako zein astebeteko datuak erkatu litezkeen lehen aldia da gaurkoa.

Urtarrilaren 21etik 23ra bitarteko COVID-19 kasu positiboak, Debabarreneko herrietan:

  • Deba +48 (16 18 14) 5849,99ko intzidentzia-tasa
  • Mutriku +53 (22 15 16) 5720,74
  • Elgoibar +102 (48 32 22) 5580,59
  • Mendaro +18 (9 2 7) 5059,10
  • Ermua +93 (39 26 28) 4919,16
  • Eibar +156 (107 44 50) 4742,67
  • Soraluze +16 (8 5 3) 3799,70
  • Mallabia +5 (3 1 1) 3445,38
  • GIPUZKOA +3.356 (1886 1380 1090) 4461,05

 

 • Hirugarren ziztada jaso dute milioi bat herritarrek
Osakidetzak errefortzu dosiari buruzko datuak eman ditu jakitera. 1.844.669 herritarrek jaso dute gutxienez lehen dosia, 1.825.554k osatu dute txertaketa zikloa, eta milioi bateko langa gainditu du errefortzu dosia jaso duten herritarren kopuruak; zehazki, 1.030.331 herritarrek. Guztira, 4,4 milioi dositik gora jarri ditu Osakidetzak OVID-19aren aurkako txertaketa kanpaina abiatu zuenetik, 2021eko hasieran. 18 urtetik gorako herritarrek aukera dute Osakidetzaren webgunean hitzordua eskatzeko.

∞Lotura duten albisteak: