Azken hiru egunetan, urtarrilaren 17tik 19ra bitartean, 736 kasu baieztatu dira debabarrendarrei eginiko proba ofizialetan. Aurreko astean, tarte berean, 937 kasu positibo zenbatu zituzten, 158 gehiago, alegia. Atzemandako positiboen beherakadarekin batera, intzidentzia-tasak ere nabarmen egin du behera, azken astean, eskualdeko herri guztietan. Era berean, Gipuzkoakoa ere jaitsi da, 7.357tik 5.436ra.
Urtarrilaren 17etik 19ra bitarteko COVID-19 kasu positiboak, Debabarreneko herrietan:
- Mutriku +60 (20, 16, 24) 6868,65ko intzidentzia-tasa
- Elgoibar +157 (44, 55, 48) 6767,76
- Ermua +156 (51, 70, 35) 6710,78
- Deba +73 (12, 25, 36) 6565,19
- Eibar +256 (78, 98, 80) 6529,81
- Mendaro +30 (11, 8, 11) 5957,45
- Soraluze +36 (13, 7, 16) 5435,33
- Mallabia +11 (0, 6, 5) 5294,12
- GIPUZKOA +5.787 (1817, 2065, 1905) 5436,13
Protokolo aldaketarekin loturarik ez du, ordea, ospitaleetako presioak behera egin izanak. Osakidetzaren mnpeko erietxeetan 122 lagun daude ZIUn (aurreko astean baino hamalau gutxiago) eta 718 plantan (ia 100 lagun gutxiago).
∞Lotura duten albisteak:
- Behera egin dute positiboek eta intzidentzia-tasak (2022-01-18)
- Elgoibarko intzidentzia-tasa 8.682ra igo da (2022-01-13)
- Intzidentzia-tasa 8.000ko langatik gertu Elgoibarren (2022-01-10)