Osakidetzak egindako proba diagnostikoetan oinarritutako datuak eguneratu zituen atzo Eusko Jaurlaritzakom Osasun Sailak. Debabarrena eskualdeko herrietan 896 positibo atzeman dituzte azken lau egunetan. Aurreko astean, urtarrilaren 6tik 9ra bitartean, 1.881 positibo atzeman zituzten eskualdean, 896 gehiago hain zuzen ere. Hala ere, kontuan izan behar da Jaurlaritzak protokoloa egokitu aurreko azken datuak zirela horiek, joan den aste hasieratik gaixo agiria behar duten, sintomak dituzten edota talde zaurgarrietan dauden herritarrek soilik eskatu dezaketelako proba diagnostikoa egiteko hitzordua Osakidetzan. Hortaz, atzemandako positibo kopuruek behera egin dute protokolo berriarekin.
Kontua da, positiboek zein intzidentziak behera egin dutela. Joan den eguenean 8682,84ko intzientzia-tasa zuen Elgoibarren, inoiz izan duen altuena, eta 832 puntu egin ditu behera azken hiru egunetan, gaur gaurkoz 7850,95koa baita intzidentzia-tasa. Era berean, Mendaron 851 puntu egin du behera intzidentziak eguenetik hona.
Urtarrilaren 6tik 9ra bitarteko COVID-19 kasu positiboak, Debabarreneko herrietan:
- Elgoibar +137 (51, 33, 23, 30,) 7850,95ko intzidentzia-tasa
- Eibar +344 (129, 96, 35, 84) 7556,23
- Ermua +203 (65, 68, 29, 41) 7360,01
- Mallabia +7 (2, 3, 2, 0) 6890,76
- Deba +82 (31, 24, 10, 17) 6986,98
- Soraluze +26 (13, 12, 4, 7) 6869,65
- Mendaro +17 (5, 1, 4, 7) 6477,54
- Mutriku +80 (32, 21, 9, 18) 6755,74
- GIPUZKOA +8.948 (2916, 2645, 1897, 1490) 6327,64
• 78 lagun zendu dira astebetean
Pandemiaren bilakaera aztertzeko, kutsatze kopurua eta intzidentzia baino adierazle gehiago hartu behar dira kontuan. Osasun Sailak emandako datuen arabera, 143 lagun daude Zainketa Intentsiboetako Unitatean eta 780 plantan. Hau da, lagun bat gutxiago dago ZIUn eta hamasei gutxiago plantan, aurreko asteko datuekin alderatuta.
Hildakoen kopuruak ere gora egin du. Azken astean 78 pertsona zendu dira COVID-19arekin Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; aurreko astean baino hemezortzi gehiago. Pandemia hasi zenetik 6.586 hildako zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian.
Oinarrizko birsorkuntza tasa ere 1etik behera dago hiru lurraldeetan: 0,99 Araban, 0,78 Bizakan eta 0,83 Gipuzkoan.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko intzidentzia-tasa 8.682ra igo da (2022-01-13)
- Intzidentzia-tasa 8.000ko langatik gertu Elgoibarren (2022-01-10)