Rover Discovery auto batek eta bizikleta batek alboz albo elkar jo dutenean gertatu dela istripua jakitera eman du Ertzaintzak. Istripuaren ondorioz txirrindularia, 51 urteko gizona, hil egin da, bertara hurbildu den anbulantzia bateko osasun-zerbitzuak suspertzen saiatu badira ere.
Mediku batek txirrindulariaren heriotza egiaztatu ondoren eta epailearen eginbideak amaituta, gorpua Donostiako Auzitegiko Patologia Zerbitzura eraman dute autopsia egitera.
Ertzaintzak eginbideak hasi ditu atestatua egin eta zoritxarreko ezbeharra eragin duten arrazoiak argitzeko.
Ertzainek Karkizanotik desbideratu dute trafikoa, ordu ta erdi inguruan erabat itxita egon baita N-634 errepidea Lerun industrialderako sarbidetik San Antolinera arteko errepide zatian..