Asteon 16 positibo atzeman dituzte Elgoibarren, eta 400eko langatik gora jarraitzen du intzidentzia-tasak

Barren.eus 2021ko ira. 10a, 13:27

Asteon, astelehenetik eguenera, 45 kasu positibo zenbatu dituzte Debabarrena eskualdean, horietatik gehienak Elgoibarren, 16 kutsatze baieztatu baitituzte, Osasun Sailak emandako datuen arabera.

Gipuzkoako intzidentzia-tasa altuenarekin amaituko du astea Elgoibarrek, 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua 485,27koa baitu. Lazkaorekin (426,14) batera eremu gorrian dagoen Lurraldeko 5.000 biztanletik gorako herri bakarra da Elgoibar.

Jai-egunak izan ez ziren San Bartolome festen ostean, gora egin zuten kutsatzeek herrian. Abuztuaren 23an ez zuten kasu positiborik atzeman herrian, eta eremu horian zegoen intzidentzia-tasa. Abuztuaren 29an gainditu zuen 400 kasuko langa, egun hartan 8 kasu baieztatu eta gero. Harrezgero eremu horia eta gorria tartekatu ditu intzidentziak; gehiago gorrian laranjan baino.
Aurreko astean, abuztuaren 29tik irailaren 2ra bitartean, 18 koronabirus kasu positibo zenbatu zituzten Elgoibarren eta 81 kasu Debabarrenean. Eskualdean ia erdira jaitsi dira kutsatzeak, 45 kasura, hain justu ere. Aldiz, antzerako kopuruetan mantendu da Elgoibar, joan den astean baino bi kasu gutxiago atzeman baitituzte azken lau egunetan.
Mendaron ez zuten kasurik atzeman aurreko astean, baina asteon lau positibo hauteman dituzte.

Hona Debabarrenako datuak, herriz herri (irailaren 6tik 9ra)

  • Elgoibar +16 (2 astelehenean; 0 martitzenean; 11 eguaztenean;  3 eguenean) 485,27ko intzidentzia-tasa
  • Mutriku +8 (3 1 4 0) 338,73
  • Soraluze +1 (1 0 0 0) 301,96
  • Mendaro +4 (3 0 0 1) 283,69
  • Deba +2 (0 0 1 1) 256,74
  • Ermua +6 (1 2 2 1) 255,95
  • Eibar +7 (2 0 5 0) 243,87
  • Mallabia +1 (0 0 0 1) 84,03
  • GIPUZKOA +332 (83 99 83 67) 195,99

2021 09 10 korodata covid19 elgoibar irailak9ra

∞Lotura duten albisteak: