Hego Euskal Herrian 1.521 positibo atzeman zituzten atzo, Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera. Zortzi hilabete egin behar dira atzera, 2020ko azarora, datu txarrago bat aurkitzeko. Gipuzkoak eremu gorrian jarraitzen du, 463,18ko intzidentzia-tasarekin, eta lurraldeko hamasei herri handik -5.000 biztanletik gorakoak- gainditzen dute 400eko langa, aurreko egunean baino sei herri gehiagok, alegia. Debabarrena eskualdean ere gora egin dute kutsatze kopuruak eta intzidentzia-tasak. Astelehenean bederatzi kasu positibo zenbatu bazituzten, atzo, martitzena, 24 koronabirus kasu berri atzeman zituzten eskualdeko herrietan eginiko antigeno eta PCR proba diagnostikoetan.
Hona Debabarrenako atzoko (uztailak 13) datuak, herriz herri:
- Soraluze +1 (1384,00)
- Mallabia +0 (840,34)
- Mutriku +3 (715,09)
- Elgoibar +6 (233,97)
- Eibar +11 (207,47)
- Deba +1 (110,03)
- Ermua +2 (106,12)
- Mendaro +0 (94,56)
- GIPUZKOA +398 (463,18)
• Hildakorik ez azken asteetan
COVID-19ak oldartuta jarraitzen duen arren, Hego Euskal Herrian ez da izan COVID-19ak eragindako hildakorik azken bi asteetan. Guztira, 5.611 pertsona hil dira pandemia hasi zenetik.
Osakidetzaren menpeko erietxeetan 125 pertsona daude ingresatuta –aurreko astean baino 49 gehiago–. Horietatik 26 daude ZIUn –atzo baino hiru gehiago eta aurreko astean baino bat gehiago– eta 99 daude plantan. Bestalde, 31 izan ziren atzo ospitaleratu zituztenak.
Atzo egindako probetan 1.521 positibo hauteman zituzten Hego Euskal Herrian, herenegun baino 249 positibo gehiago. Nafarroan detektatu zituzten positibo gehien: 532, guztira. Lurralde horretan 3.232 test egin zituzten, eta beraz, positibotasun tasa %16,5ekoa izan zen –herenegun %15,9koa zen–. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, bestalde, 989 positibo atzeman zituen Osasun Sailak. 462 izan dira Bizkaian hautemandako kasuak, 398 Gipuzkoakoak, 94 Arabakoak eta 35 bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean atzemandakoak. Guztira, 11.651 proba egin zituzten, eta beraz, positibotasun tasa %8,5ekoa izan zen.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarren bost positibo atzeman ditu Osasun Sailak azken orduetan, eta 190,64era igo da intzidentzia-tasa (2021-07-13)
- Bi positibo baieztatu dira asteburuan Elgoibarren eta beste bat Mendaron (2021-07-12)
- Beste bi positibo atzeman dituzte Elgoibarren (2021-07-08)
- Hiru positibo atzeman dituzte azken orduetan Elgoibarren eta beste bat Mendaron (2021-07-07)
- Sei positibo berri izan dira asteburuan Elgoibarren (2021-07-05)
- Eremu berdetik horira igaro da Elgoibar, asteon lau positibo atzeman ostean (2021-07-02)
- Asteburuan hiru positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta kasu bat Mendaron (2021-06-28)