Elgoibarren bost positibo atzeman ditu Osasun Sailak azken orduetan, eta 190,64era igo da intzidentzia-tasa

Barren.eus 2021ko uzt. 13a, 12:01

Elgoibarren bost koronabirus positibo zenbatu zituen Osasun Sailak atzo, uztailak 12, eginiko PCR eta antigeno probetan.

Azken hamalau egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia tasa 43,33 puntu igo da Elgoibarren, azken 24 orduetan, eta 190,64ean dago orain, eremu horian. Debabarrena eskuadeko datuei dagokionez, bederatzi positibo atzeman zituzten atzo eginiko probetan (15 atzeman zituzten aurreko egunean, domekan). Gipuzkoak eremu gorrian jarraitzen du, 426,26ko intzidentzia-tasarekin, eta lurraldeko hamar herri handik -5.000 biztanletik gorakoak- gainditzen dute 400eko langa.

Hona Debabarrenako atzoko (uztailak 12) datuak, herriz herri:

  • Soraluze +0    (1358,83ko intzidentzia-tasa)
  • Mallabia +0   (840,34)
  • Mutriku +0    (658,64)
  • Elgoibar +5    (190,64)
  • Eibar +3    (174,71)
  • Mendaro +0    (141,84)
  • Deba +0    (128,37)
  • Ermua +1    (93,64)
  • GIPUZKOA +251    (426,26)

Hego Euskal Herrian 12.539 proba diagnostiko egin zituzten atzo, eta horietatik 1.272 lagunek eman zuten positibo. Aurreko egunean baino positibo gehiago zenbatu arren, positibotasun tasa jaitsi egin da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan: %8,3koa da gaur eta %9,2koa zen atzo. Nafarroan, aldiz, gora egin du positibotasun tasak, proba egin zutenen %15,9k eman baitzuten positibo atzo, eta %15,5ek aurreko egunean.
Lurraldeka atzemandako datuei erreparatuz gero, 404 kasu atzeman zituzten Bizkaian, 251 Gipuzkoan, 94 Araban eta 484 Nafarroan. Hala, 346,68koa da gaur egun Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako intzidentzia tasa.
Bestalde, EAEko oinarrizko birsorkuntza datuari erreparatuta, beheranzko joera ez da eten. Atzoko datua 1,30ekoa da; hala, jaitsi den arren, oraindik pandemia hedatzen ari da.
Osakidetzaren menpeko ospitaleetatik datoz berririk onenak. Bost lagun gutxiago daude ZIUn ingresatuta (guztira, 23) eta aurreko egunean baino bost gehiago dira plantan ospitaleratuta daudenak (guztira, 87); horrenbestez, ospitaleratuta daudenen kopurua ez da aldatu: 110 pertsona daude ingresatuta. Bestetik, atzo ospitaleratutakoak 26 izan ziren.

∞Lotura duten albisteak: