Bi positibo baieztatu dira asteburuan Elgoibarren eta beste bat Mendaron

Barren.eus 2021ko uzt. 12a, 13:09

Barikutik domekara bi positibo jakinarazi ditu Osasun Sailak Elgoibarren eta beste bat Mendaron. Debabarreneko herri guztietan atzeman dituzte positiboak joan den asteburuan, 50 guztira, hau da, aurreko asteburuan baino 7 positibo gutxiago.

Hona Debabarrenako asteburuko datuak, herriz herri (uztailaren 9tik 11ra)

  • Soraluze +9    (1 8 0) 1358,83
  • Mallabia +1    (0 0 1) 840,34
  • Mutriku +18    (3 8 7) 658,64
  • Eibar +16    (2 10 4) 163,79
  • Elgoibar +2    (1 0 1) 147,31
  • Mendaro +1    (0 1 0) 141,84
  • Deba +1    (0 0 1) 128,37
  • Ermua +2    (1 0 1) 87,40
  • GIPUZKOA +808    (266 276 266) 400,16

 • Intzidentzia, 400etik gora Gipuzkoan
Gipuzkoako intzidentzia-tasak 400 kasu metatuen langa gainditu du eta EAEkoak ere gertu du eremu gorria, 24 puntu gora egin ostean, 318,77koa baita gaur gaurkoz.

Hego Euskal Herrian 1.040 positibo atzeman zituzten domekan, uztailare 11n, egindako PCR eta antigeno probetan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 672 positibo baieztatu zituzten eginiko 6.923 probetan; positibotasun tasa %9,7an kokatu da gaur hiru lurralde horietan. Nafarroan, aldiz, 368 positibo zenbatu zituzten atzo. 2.380 lagunek egin zuten PCR edo antigeno proba, eta beraz, testa egindakoen %15,5ek eman zuen positibo atzo lurralde horretan.

Gaixotasunaren oinarrizko birsorkuntza datuak (R0) beheranzko joera hartu du, eta hortaz uler daiteke, pandemia ez dela duela egun batzuk bezain beste hedatzen ari. Egun 1,32an dago kokatuta RO indizea –1,51koa zen aurreko astelehenean–.

Osakidetzaren mendeko erietxeetan 23 lagun ingresatu zituzten atzo eta guztira 82 lagun daude ospitaleratuta –aurreko astelehenean 50 ziren–. Zainketa Intentsiboen Unitatean (ZIU) egoera aurreko astekoa baino hobea da. Joan den astelehenean zainketa berezia behar zuten 36 herritar zeuden ZIUan, eta egun 28.

∞Lotura duten albisteak: