Aurreko egunean, martitzenean, baino sei positibo gehiago atzeman zituzten atzo, uztailak 7, Debabarrena eskualdean. Bereziki, Mutrikun agerraldi bat atzeman dutelako 12 positibo atzeman eta gero. Delta aldaeraz kutsatuta daudela jakitera eman du Hitza hedabideak.
Hona Debabarrenako atzoko (uztailak 7) datuak, herriz herri:
- Soraluze +4 (1132,36ko intzidentzia-tasa)
- Mallabia +0 (756,30)
- Mutriku +12 (301,09)
- Deba +0 (238,40)
- Mendaro +0 (189,13)
- Elgoibar +2 (155,98)
- Eibar +5 (109,19)
- Ermua +3 (62,43)
- GIPUZKOA +260 (290,09)
Hego Euskal Herriko datuei dagokionez, 905 lagunek eman zuten positibo atzo egin zituzten 11.071 probetan. Hona hemen atzemandako positiboak lurraldeka: 62 Araban, 294 Bizkaian, 260 Gipuzkoan eta 33 lurralde horietatik kanpo bizi diren pertsonetan.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan %7an dago positibotasun tasa eta Nafarroan %14,1ean. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako intzidentzia tasak 21 puntu egin zuen gora atzo, eta 224,71koa da gaur-gaurkoz.
Positibo kopuruak gora egiten ari diren arren, Osakidetza ez da ospitaleetan gaixoak pilatzen ari, oraingoz.
COVIDaren ondorioz 18 pertsona ospitaleratu ziren atzo Osakidetzaren menpeko ospitaleetan, eta COVIDa duten 25 pertsona daude zaintza intentsiboko unitateetan, atzoko kopuru bera. Guztira 50 lagun dira ospitalean daudenak, atzo baino bat gutxiago. Nafarroan, ostera, bi ospitaleratze izan ziren eta guztira 26 zeuden, horietatik bederatzi ZIUetan.
∞Lotura duten albisteak:
- Hiru positibo atzeman dituzte azken orduetan Elgoibarren eta beste bat Mendaron (2021-07-07)
- Sei positibo berri izan dira asteburuan Elgoibarren (2021-07-05)
- Eremu berdetik horira igaro da Elgoibar, asteon lau positibo atzeman ostean (2021-07-02)
- Asteburuan hiru positibo atzeman dituzte Elgoibarren eta kasu bat Mendaron (2021-06-28)