Atzemandako bost kasu horietatuik lau Eibarren atzeman dituzte eta Mendaron bestea, zapatuan. Elgoibarren ekainaren 16an atzeman zuten azken koronabirus positiboa hamar egun baino gehiago kasurik atzeman gabe egon ostean.
Hona Debabarrenako asteburuko datuak, herriz herri (ekainaren 18tik 20ra):
- Mendaro +1 (0, barikuan, 1 zapatuan, 0 domekan) 94,56ko intzidentzia-tasa
- Mutriku +0 (0 0 0) 75,27
- Ermua +0 (0 0 0) 56,18
- Eibar +4 (1 2 1) 32,76
- Elgoibar +0 (0 0 0) 8,67
- Deba +0 (0 0 0) 0,00
- Soraluze +0 (0 0 0) 0,00
- Mallabia +0 (0 0 0) 0,00
- GIPUZKOA +67 (22 31 14) 86,61
Osakidetzak eta Osasunbideak emandako datuek adierazten dutenez, Hego Euskal Herrian ere hobera egin du egoerak. Atzo, ekainak 20, 119 positibo zenbatu zituzten lau lurraldeetan, duela astebete baino 29 gutxiago. Hona datuak lurraldeka: Araban 21 kasu, 70 Bizkaian, hamalau Gipuzkoan, 21 Nafarroan eta bi lurralde horietatik kanpo. Guztira, 4.828 proba egin zituzten atzo.
Ospitaleratzeen presioa ere arintzen ari da Hego Euskal Herri osoan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztira, 119 pertsona daude ospitaleratuta –157 duela astebete– eta horietatik 50 dira ZIUetan daudenak –60 duela astebete–. Nafarroan, berriz, 28 dira ospitaleetan dauden eriak; 32 ziren joan zen igandean.