Omendu dituzte Elgoibarko eta Mendaroko odol-emaileak

Barren.eus 2021ko mai. 31a, 15:04

Aurten, pandemia dela-eta, herriz herri egin dituzte odol emaleak omentzeko ekitaldiak. Elgoibarko hamabost odol-emailek eta Mendaroko beste bik jasoko zituzten atzo, diploma eta oroigarria, odol ateraldi jakin batzuk egiteagatik.

Urtez urte odola emateko konpromisoari eutsi izanagatik eta 25, 40, 50 eta 75 odol emate egin dituzten Elgoibarko eta Mendaroko hamazazpi odol emaile omendu zituzten atzo, bi Mendaron eta Elgoibarren gainerakoak. Jubilatuen Biltokian, odola ematen duten lekuan, egin zieten omenaldia Elgoibarko odol-emaileei. "Ekitaldi labur eta xumea izan da baina esker onez beterikoa, merezi baitute", azaldu dute Elgoibarko Odol Emaleen Elkartetik. Mendaroko odol emaile omenduek Herriko Enparantzan egin zuten ekitaldian jaso zuten aitortza.

Odola 25 aldiz eman duten zortzi elgoibartarrak honako hauek dira:

  • Xabier Alberdi Moreno
  • Daniel Alonso Castro
  • Elena Eguren Iriondo
  • Mikel Elustondo Lejardi
  • Iker Izagirre Irusta
  • Oihana Larrea Arana
  • Ana Maria Martin Leiva
  • Ainara Sanchez San Martin

Odola 40 aldiz eman duten bi elgoibartarrak honako hauek dira:

  • Nerea Juaristi Baskaran
  • Paki Lucha Linares

Odola 50 aldiz eman duten hiru elgoibartarrak honako hauek dira:

  • Alberto Garate Intxausti
  • Francisco Mugerza Aizpurua
  • Marciano Rodriguez Santas

Odola 75 aldiz eman duten bi elgoibartarrak honako hauek dira:

  • Manuel Astray Portos
  • Ricardo Diego Garamendi

Odola 25 aldiz eman duten bi mendaroarrak honako hauek dira:

  • Asier Lazarobaster
  • Unai Aizpurua

 

2021 05 30 odol emaileak omenaldia mendaro

2021 05 30 odol emaileak omenaldia mendaro 1

2021 05 30 odol emaileak omenaldia