Aurreko asteburuan baino bi koronabirus positibo gehiago atzeman dituzte barikutik domekara bitartean Debabarrenean, 21 guztira (aurreko asteburuan 19 izan ziren; eta, 30 aurreragokoan). Elgoibarren atzeman dituzte kasu gehien eskualdean, 9 kasu.
Hona Debabarrenako asteburuko datuak, herriz herri (maiatzaren 21etik 23ra):
- Elgoibar + 9 (2 barikuan, 5 zapatuan, 2 domekan) 251,30
- Deba +4 (1 2 1) 201,72
- Eibar +3 (3 0 0) 123,75
- Soraluze +0 (0 0 0) 100,65
- Ermua +4 (1 1 2) 99,88
- Mallabia +0 (0 0 0) 84,03
- Mendaro +0 (0 0 0) 47,28
- Mutriku +1 (0 1 0) 18,82
- GIPUZKOA +265 (99 78 88) 222,08
Ospitaleen egoerari dagokionez, azken orduetan hamasei lagun ingresatu dituzte Osakidetzaren menpe dauden erietxeetan, eta guztira, 338 dira ospitaleratuta daudenak –aurreko egunean baino lau gutxiago eta duela astebete baino 89 gutxiago–. Horietatik 146 daude ZIUn –aurreko egunean baino bat gutxiago eta duela astebete baino 22 gutxiago–.
EAEn, oinarrizko birsorkuntza datuak (R0) gora egin du asteburuan: 0,89koa izan zen barikuan eta zapatuan, eta domekan 0,93ra igo zen.
Positibo berriei erreparatuta, 5.228 proba diagnostiko egin ostean, 241 positibo baieztatu dituzte (proben % 4,6k eman du positibo): 125 Bizkaian, 88 Gipuzkoan, 25 Araban eta hiru bestelako lurraldeetan erroldatutakoen artean.
∞Lotura duten albisteak:
- Asteon Elgoibarren zenbatu dituzte positibo gehien eskualdean (2021-05-21)
- Elgoibarren bost koronabirus positibo atzeman dituzte azken orduetan eta beste positibo bat Mendaron (2021-05-20)
- Zazpi positibo atzeman dituzte Elgoibarren joan den asteburuan (2021-05-17)
- Atzo koronabirus positibo bakarra atzeman zuten Debabarrena eskualde osoan (2021-05-14)
- Bost positibo atzeman dituzte asteburuan Elgoibarren eta bat Mendaron (2021-05-10)
- Maiatzaren 9tik aurrera itxiera perimetralak eta etxeratze agindua bertan behera, eta ostalaritza 22:00ak arte zabalik (2021-05-07)
- Itxiera perimetrala eta etxeratze agindua bertan behera laga ditu EAEko Auzitegi Nagusiak (2021-05-07)
- Kutsatzeek behera egin dute asteon Elgoibarren eta Mendaron ere (2021-05-07)
- 400eko langatik behera jarraitzen dute Elgoibarrek eta Mendarok, itxiera perimetralik gabe hortaz (2021-05-03)
- Koronabirusa: 400eko langatik behera amaitu du astea Elgoibarrek (2021-04-30)