Joan zen astean moduan, 28 positibo zenbatu zituzten Debabarrenean asteon (orain bi aste 68 izan ziren). Eskualdean Elgoibarrek du une honetan intzidentzia-tasa altuena, hainbat astean alderantziz izan denean, Debabarrenakoa ez ezik Gipuzkoako intzidentzia tasa baxuena ediki baitzuen Elgoibarrek. Gaur gaurkoz 216,64ean dago 100.000 biztanleko 14 eguneko intzidentzia tasa metatua. Mendaron 100etik behera dago intzidentzia-tasa. Asteon positibo bakarra atzeman dute Mendaron, eguaztenean. Maiatzaren 8tik atzematen zuten aurrenekoa. Gipuzkoako intzidentziak beherantz egiten jarraitzen du, eta 262,33an dago orain.
Hona Debabarrenako aste honetako datuak (maiatzaren 17tik 20ra), herriz herri:
- Elgoibar +10 (2, astelehenean 1, martitzenean 5, eguaztenean 2, eguenean) 216,64ko intzidentzia-tasa
- Deba +3 (0 0 2 1) 201,72
- Eibar +4 (2 0 0 2) 167,43
- Soraluze +3 (3 0 0 0) 100,65
- Ermua +7 (1 2 1 3) 99,88
- Mendaro +1 (0 0 1 0) 94,56
- Mallabia +0 (0 0 0 1) 84,03
- Mutriku +0 (0 0 0 0) 18,82
- GIPUZKOA +438 (91 113 101 133) 262,33
• Hego Euskal Herrian gora egin du positibo kopuruak
Hego Euskal Herrian ere gora egin du positiboen kopuruak; 9.435 PCR eta antigeno proba egin zituzten atzo, eta horietan 468k eman zuten positibo –412k herenegun–. Horietako gehienak Bizkaian atzeman zituzten 233; Gipuzkoan, 133; Nafarroan, 72; Araban, 27; eta lurralde horietatik kanpo bizi diren hiru lagunek ere eman zuten positibo. Gaur-gaurkoz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako positibotasun tasa %5,1 da, eta %4,2 Nafarroakoa. Atzemandako positibo kopuruak gora egin arren, intzidentziek beheranzko joera erakusten jarraitzen dute lurralde guztietan. Aldiz, oinarrizko birsorkuntza datuak (R0) gorakada adierazgarria izan du azken orduetan: 0,86ra igo da
Ospitaleetako egoera hobera ari da egiten, pixkanaka bada ere. Atzo 44 lagun ospitaleratu zituzten Osakidetzaren erietxeetan. Orotara, 226 lagun –herenegun baino hamazazpi gutxiago– zeuden ospitaleratuta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan, eta horietatik 130 zeuden ZIUetan –herenegun baino bat gutxiago–.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarren bost koronabirus positibo atzeman dituzte azken orduetan eta beste positibo bat Mendaron (2021-05-20)
- Zazpi positibo atzeman dituzte Elgoibarren joan den asteburuan (2021-05-17)
- Atzo koronabirus positibo bakarra atzeman zuten Debabarrena eskualde osoan (2021-05-14)
- Bost positibo atzeman dituzte asteburuan Elgoibarren eta bat Mendaron (2021-05-10)
- Maiatzaren 9tik aurrera itxiera perimetralak eta etxeratze agindua bertan behera, eta ostalaritza 22:00ak arte zabalik (2021-05-07)
- Itxiera perimetrala eta etxeratze agindua bertan behera laga ditu EAEko Auzitegi Nagusiak (2021-05-07)
- Kutsatzeek behera egin dute asteon Elgoibarren eta Mendaron ere (2021-05-07)
- 400eko langatik behera jarraitzen dute Elgoibarrek eta Mendarok, itxiera perimetralik gabe hortaz (2021-05-03)
- Koronabirusa: 400eko langatik behera amaitu du astea Elgoibarrek (2021-04-30)