Lagunkoitasun zigilua jaso dute Establezimendu Lagunkoia egitasmoan parte hartu duten 30 establezimenduek

Barren.eus 2021ko api. 14a, 14:59

Establezimendu Lagunkoia kanpaina jarri zuen martxan Elgoibarko Udalak martxoan, adinekoen beharrak kontuan hartuta, establezimenduei horiek erakartzen laguntzeko praktikak eskaini eta dendak adinekoekin lagunkoiak izateko.

Guztira 30 establezimenduk parte hartu dute Establezimendu Lagunkoia kanpainan, eta lagunkoitasun zigilua jaso dute, gaur eguerdian egin duten ekitaldian, udal ordezkarien eskutik. Oraindik ekimenera batu ez diren establezimenduek badute horretarako aukera. Horretarako, Establezimendu Lagunkoia ekimenean parte hartu nahi duten saltokiek elgoibarlagunkoia@elgoibar.eus helbidera idatzi behar dute.

Bat egin duten saltokietako arduradunei eskerrak eman dizkie Ane Beitia alkateak: “Udaletik, eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu lagunkoitasun bide honetan Udalarekin bat egin duten establezimenduei, beren aportazioagatik eta parte-hartzeagatik. Guztion arteko elkarlana da Elgoibar Lagunkoia eraikitzeko bide zuzenena, eta guztion parte-hartzearekin lortuko dugu gure herria adin guztiei egokitutako herria izatea”, adierazi du.

Elgoibarko Udalak Euskadi Lagunkoia programarekin bat egin zuen 2018an, adineko pertsonak ardatz hartuta, udalerriko auzoak eta inguruak herritar guztien artean hobetzeko, Elgoibar, adin guztietara egokitutako herria izan dadin. Asmo horren barruan jarri zuten martxan "Establezimendu Lagunkoia" kanpaina, joan den martxoan. Eta, aurrez esan moduan, herriko 30 establezimenduk hartu dute parte formakuntza kanpaina horretan, eta gaurkoan, lagunkoitasun zigilua jaso dute Elgoibar Lagunkoiagoa izateko bidean izandako partaidetzagatik. Hona zigilua jaso duten establezimenduen zerrenda:

  •  Amaia fruta-denda
  • Arauri lurrindegia
  • Armueta harategia
  • Arrillaga inprenta
  • Bidezko merkataritza elikagaiak
  • Casa Astigarraga Gys Sport kirola
  • Cristina Garcia estetika
  • Ecenarro lentzeria
  • Eizagirre okindegia
  • Farmazabal parafarmazia
  • Ferpi moda
  • Ibarrenea okindegia
  • Ipintza pinturak
  • Iría moda
  • Irune botika
  • Jose Antonio ileapaindegia
  • Jubilatuen taberna
  • Kala loradenda
  • Kima bioestetika
  • Lagunak ehungintza
  • Mariam fruta-denda
  • Mekanosa paperdenda
  • Natenzon hortz klinika
  • Nº1 en zapatillas oinetakoak
  • Pitxintxu liburu-denda
  • Sara fruta-denda
  • Sarasketa ortopedia
  • Surya belardenda
  • Txilarre Ekodenda
  • Ziarda harategia

2021 04 14 elgoibar lagunkoia aurkezpena ese

2021 04 14 elgoibar lagunkoia aurkezpena pegatina

∞Lotura duten albisteak: