Hilabete osorako ekintza egitaraua prestatu du Elgoibarko Udalak, martxoaren 8aren harira. Joan den astean emakumen hausnarketarako saioaz gainera 'Adam' filma eta Zauria(k) dokumentala eman zituzten Herriko Antzokian, eta zapatuan musikak hartu zuen zinearen lekua Herriko Antzokian, urteroko kontzertua eman baitzuen Sustrai Akordeoi Taldeak.
Mendaron ere martxoaren 8ari lotutako hainbat ekitaldi antolatu dituzte, eta egin dituzte horietako batzuek. Joan den barikuan,'Birritan Bortxatua' antzezlana eman zuten San Agustin aretoan, eta zapatuan kontzertua eman zuten leku berean Saioa Lizarraldek eta Maddalen Arzallusek. “Emakumea naiz eta harro nago” erakusketa ere ikusgai dago, zapatuaz geroztik, Goñati pilotalekuan. Herriko neska eta emakumeen irudi eta esaldiekin osatu dute erakusketa eta egun osoan zehar bisitatu ahal da.
• Elkarretaratzea, Kalegoen plazan
Emakumeen eskubideen aldeko borroka ezberdinak gogoratzeko zein eskubide horiek betetzea eskatzeko erabiltzen da gaurko eguna, baina pandemiaren erruz, desberdina izango da aurtengoa. Elgoibarko Udalak ez du elkarretaratzerik deitu, jende pilaketak ekiditeko, eta bestelako ekintzak antolatu dituzte gaurkoa moduko egun seinalaturako, 'Herriari Hitza' egitasmoa, esaterako. Alabaina, Elgoibarko Emakume Feministak taldeak elkarretaratze baterako deialdia egin du arratsalderako. 19:00etan batuko dira Kalegoen Plazan, 'Dena aldatu sistema arrakalatu' lemapean. Pandemia dela-eta segurtasun neurriak betetzeko eskatu diete parte hartzaieei, musukoa erabiltzeko eta elkarren arteko distantzia gordezeko.
Hona asteburuko zenbait ekitaldi argazkitan:
∞Lotura duten albisteak: