Diru sail handiena hiri-hondakinen gaikako bilketara eta kudeaketara bideratuko dute: 9.128.366 eurokoa, aurrekontuaren %60 baino gehiago. Atal horretan, honako partida hauek indartu dituzte: hondakinen tratamendua, altzarien eta egurren bilketa, paper, kartoi eta ontzien bilketa, COVID-19ari lotutako gastuak...
Inbertsioetan, berriz, honako hauek nabarmendu dituzte: atzeko karga duen kamioia, Kutxa baskulatzailedun kamioia eta altzariak jasotzeko plataforma jasotzailedun kamioia. Bigarren diru-sail handiena kale-garbiketaren atalak eramango du, 4.074.845,10 euro hartuko dituelako. Atal horretan gaur egungo zerbitzua mantenduko dute.
Iosu Arraiz Mankomunitateko lehendakariak adierazi du Mankomunitateak 180,72 euro inbertituko dituela 2021ean herritar bakoitzeko, bilketan, birziklatzean eta kale garbiketan, 2020an baino 0,13 gehiago. Era berean, Arraizek nabarmendu du ahalegin oso berezia egin dutela kalitatezko hondakin bilketa eta kale-garbiketa zerbitzuak mantentzeko; "are gehiago Covid-19ak eragindako pandemiaren aurrean". Birziklapen datuak goruntza doazela azaldu du, eta 2030 Plan Estrategikoan honakoa zehaztu dute: %70 birziklapen tasa izatea helburua hurrengo hamar urteearako. "Bide honetik goaz, baina horrek zerbitzu onak eta herritarren inplikazioa eskatzen ditu. Baditugu bi osagai horiek ere”, adierazi du Mankomunitateko buruak jarritako helburuaz.
Informazio osoagoa: debabarrena.eus
Udalerri bakoitzari finkatutako kuotak:
Herriak |
Zerbitzua |
||
Hiri Hondakinen bilketa |
Kale garbiketa |
||
GHK kuota, kudeaketa altan |
MCD kuota, kudeaketa bajan |
Kale garbiketa zerbitzuaren kuota |
|
Mallabia |
49.105,91 |
268.796,70 |
40.224,27 |
Ermua |
726.021,09 |
1.085.872,40 |
834.952,68 |
Eibar |
1.271.738,17 |
1.987.622,60 |
1.616.982,25 |
Soraluze |
179.526,05 |
230.409,77 |
250.067,78 |
Elgoibar |
528.601,93 |
1.137.445,96 |
535.899,60 |
Mendaro |
90.426,58 |
143.553,67 |
63.243,68 |
Deba |
250.549,35 |
450.752,46 |
408.501,38 |
Mutriku |
242.769,74 |
485.174,59 |
324.971,45 |
TOTALA |
3.338.738.82 |
5.789.628,16 |
4.074.843,10 |