Elgoibarren mobilizazioarekin bat egin zuten hainbat herritarrek, bai eta Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak ere. Osasungintza publikoa defendatu lelopean elkartu ziren denak anbulatorio atarian, 19:00etan. Mendaron ere ordu berean batu ziren hainbat herritar anbulatorioaren atarian. Osasungintza publikoa indartzeko neurriak eskatu dituzte, hiru ardatz nagusitan bildu dituzte eskaerak: lehen arretarako baliabide gehiago ezartzeko eskatu dute eta osasungintzarako inbertsioa handitzea, gutxienez Barne Produktu Gordinaren %7ra. Eta azkenik, garbi utzi dute ez dutela murrizketarik eta pribatizaziorik nahi. Datorren eguaztenean, azaroaren 11n, ere egingo dure kontzentrazioa, 19:00etan anbulatorio parean.
• 24 orduko greba
Gipuzkoako Osakidetzako langileak 24 orduko grebara deituta daude gaurko. ELA, SATSE, LAB, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta UTESE sindikatuek egin dute greba deialdia, COVID-19aren pandemiaren ondorioz osasun zentroetan eta ospitaleetan bizi duten egoera salatzeko. Hori dela-eta gutxieneko zerbitzuak eskainiko dituzte.
Pandemiaren bilakaeraren ondorioz, ospitaleetako egoera egunez egun "larriagotzen" ari dela adierazi dute sindikatuek, eta horren ondorioak, langileek ez ezik, herritarrek ere jasaten dituztela ohartarazi dute. Era berean, salatu dute Jaurlaritzak ez duela neurririk proposatu Osakidetzak pairatzen dituen "egiturazko arazo larriak arintzeko".
∞Lotura duten albisteak: