Osasungintza publikoaren aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte eguaztenean

Barren.eus 2020ko azaroaren 3a

Kalitatezko osasun zerbitzu publikoaren aldeko protestak egiten hasi da herritarren mugimendu bat herrietako anbulatorioetan. Joan den eguaztenean egin zuten azkena eta hurrengo eguaztenetarako (azaroak 4 eta 11) ere deitu dituzte elkarretaratzeak.

 19:00etan hasiko da elkarretaratzea anbulategien aurrean, 'Osasungintza publikoa defendatu!' lelopean.

Osasungintza publikoa indartzeko neurriak eskatzen dituzte, hiru ardatz nagusirekin: lehen arretarako baliabide gehiago ezartzea; osasungintzarako inbertsioa handitzea, gutxienez barne produktu gordinaren %7ra; eta murrizketarik eta pribatizaziorik ez dute nahi. Hona deitzaileek zabaldu duten kartela:

2020 11 03 kartela elkarretartazea