Larrialdi egoera onartu du Espainiako Gobernuak, eta apirilera arte luzatu nahi du

Barren.eus 2020ko urr. 25a, 14:13

 

 
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Mari Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak alarma egoera ezartzeko eskatua zioten Pedro Sanchezi, bai eta Kataluniako Generalitateak eta Espainiako bost-sei autonomia erkidegok ere, eta Espainiako ministroen kontseiluak onartu egin du gaur goizean izandako bileran. Printzipioz hamabost egunerako jarri dute larrialdi egoera, baina berez sei hilabetez luzatu nahi du Espainiako Gobernuak. Luzapena, baina, Espainiako Kongresuak onetsi beharko du hamabost egun barru. Hala ere, ez du ematen zaila izango duenik Pedro Sanchezek bere borondatea betetzeko, esan bezala, Kataluniako Generalitateak, Jaularitzak eta Nafarroako Gobernuak hala eskatua ziotelako aurrez formalki eta beraz gehiengoa ziurtatua izango lukeelako. Larrialdi egoera honetan, hala ere, bada berezitasunik aurrekoarekin alderatuta.  Izan ere, Urkulluk eta Txibitek eskatu bezala, erkidego autonomoetako buruzagiek kudeatuko dute egoera. Lehen ez zitzaien eskuduntza hori onartu, baina orain, bai. Demokrazia aldian, bigarren aldia da Konstituzioaren 116. artikuluan aurreikusitako tresna hau, larrialdi egoera, erabiltzen dutela, kasu honetan pandemia bati aurre egin asmoz.