Pasabideak ipinita aurrera doaz Elgoibar eta Eibar lotuko dituen bidegorriko lanak

Barren.eus 2020ko uzt. 18a, 17:30

Une erabakigarrian daude Eibar-Maltzaga bidegorri zatiko lanak. Bost pasagune izango ditu, horietako bi 80 metro luzeko zubiak, eta dagoeneko ipini dituzte bere lekuan.

Hainbat hilabetetako atzerapenaren ostean, 2019ko azaroan hasi zituzten Azitain-Maltzaga bidegorria egiteko lanak, Eibar eta Elgoibar lotuko dituen ia bi kilometroko oinezkoentzako eta bizikletentzako bidegorri-tartea.

5,1 milioi euroko aurrekontua duten lanak bi fasetan egitea aurreikusi zuten eta bigarrengoan sartuta daude dagoeneko. Fase honetan, Elgoibarren jada eraikita dagoen bidegorri-zatiarekin bat egin behar du Eibar-Maltzaga bidegorri zatiak. Lotura hori egin ahal izateko, alde batetik Ego ibaia eta, bestetik, Deba ibaia eta GI-627 errepidea gurutzatuko dituzten 5 pasabide –horietako bi 80 metrotik gorakoak– eraiki behar dituzte, eta dagoeneko ipini dituzte bere lekuan pasabide luzeenak. Deba ibai gainekoa joan den eguaztenean, uztailaren 15ean, ipini zuten. Elgoibarko bidegorriaren amaieratik Maltzagan ipini duten zubiaren hasierara arteko zatia ere eraikita dago. Era berean, Ego ibaia gainditzeko 80 metro luzeko pasabidea joan den ekainaren 28an ipini zuten.

2020 07 17 bidegorria maltzaga zubia jartzen debaibaia 3

2020 07 17 bidegorria maltzaga zubia jartzen debaibaia 2

Lotura duten albisteak: