Astelehenean, uztailaren 6an, izango da manifestazioa, 19:00etan, Kalegoen plazan hasita. Maskara eramateko eskatu dute deitzaileek.
“Orain arte 24 orduko zerbitzua ematen zuen Elgoibarko Osasun Zentroak, eta orain arratsaldeko 17:00etan itxi egiten dute”, esan dute manifestazioaren deitzaileek. Era berean, salatu dute lehen arretako zerbitzuaren gehiengoa telefono bidez ematen ari direla, eta medikuek ez dituztela pazienteak ikusi ere egiten kasu askotan. Gainera, adinekoak telefonoz ez direla oso ondo moldatzen esan dute, eta haientzat ezinbestekoa dela medikuarengana joatea. Koronabirusaren ondorioz hartu zuten Osasun Zentroa 17:00etan itxi eta kontsulta gehienak telefonoz egiteko erabakia, baina Duintasuna-Gaurgeroa taldekoak kezkatuta daude, murrizketa hau denbora luzerako izango dela uste dutelako. Pentsiodunen taldeko kideek Elgoibarko Udal Gobernuari ere eskatu diote gai honen inguruan ardura hartzeko, eta Elgoibarrek merezi duen osasun zerbitzu baten alde lan egin dezala.
∞Lotura duten albisteak:
- San Lazaro egoitzako langileei eskerrak emateko batu dira hainbat herritar egoitza aurrean (2020-06-15)
- San Lazaroko langileei eskerrak emateko elkarretaratzea (2020-06-11)
- Pentsiodunen Mugimenduak berreskuratu ditu plazako elkarretaratzeak (2020-06-02)
- Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea, astelehenean (2020-05-29)