Pentsiodunen Mugimenduak berreskuratu ditu plazako elkarretaratzeak

Barren.eus 2020ko eka. 2a, 13:56

Hiru hilabeteren ostean, astelehenetako elkarretaratzeak berreskuratu ditu Elgoibarko Pentsiodunen Mugimenduak. Adineko pertsonak batu zirenez, segurtasun neurriak hartuta egin zuten elkarretaratzea atzokoan.

Covid19 gaitzak eragindako pandemiaren ondorioz, protesta egiteko modua aldatu behar izan dute halabearrez erretiratu eta pentsiodunek. Aldatu ez dena, ordea, protesta egiteko arrazoia da, eta atzokoan ere 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzeko elkartu ziren Kalegoen plazan.

∞Lotura duten albisteak:

2020 06 01 elkarretaratzea pentsiodunak kalegoen segurtasunneurriegaz 2020 06 01 elkarretaratzea pentsiodunak covid19 aurrena

2020 06 01 elkarretaratzea pentsiodunak kalegoen segurtasunneurriegaz 1

2020 06 01 elkarretaratzea pentsiodunak kalegoen segurtasunneurriegaz ertzetik