Covid19 birusarekin kutsatutako bost kasu berri atzeman zituzten Debabarrenean apirilaren 24an, barikuan. Horietatik bi Eibarren, eta kasu bana Ermua, Mallabia eta Deban. Atzo, apirilak 25, hiru kasu gehiago atzeman zituzten Elgoibarren, Eibarren eta Ermuan; bakoitzean kasu bana. Honenbestez, 427 koronabirus kasu atzeman dituzte Debabarrenean zenbatzen hasi zirenetik. Debagoienan, berriz, 370 dira orain arte atzemandako positiboak. Hala, Deba bailaran 797 dira atzemandako koronabirus kasuak.
Ospitaleratuei dagokionean, Osasun Sailak emandako datuen arabera, ingresatutako lagun kopuruaa gutxitu da Eibarko Ospitalean, atzo baino zazpi lagun gutxiago daude bertan ospitaleratuak. Mendaron 11 lagun daude (atzo bezala) eta Eibarren 41 (atzo 48 ziren).
Hego Euskal Herriari dagokionez, beste 348 gaixo daude azken orduetan. Hona hemen lurraldeka: Gipuzkoan, 40; Araban, 35; Bizkaian, 104; eta Nafarroan, 178. Honenbestez, 20.000 kutsatutakoen kopurura gerturatzen dabiltza kasu positiboak; 19.767 dira gaur gaurkoz metatutakoak –uneren batean positibo eman dutenak–. Hala ere, azken egunotan, poliki-poliki, kasu gutxiago daudela diote datuek.
Azken 24 orduetan hogei lagun hil dira COVID-19 gaitzak jota, eta guztira, 1.661 dira Hego Euskal Herrian hildakoak. Errekuperatuen datua, ostera, gorantz doa, eta atzo, hilak 25, 759 izan ziren alta jasotakoak; hala, 11.437 dira guztira gaitza izan eta errekuperatu direnak. Atzo, zapatua, 7.318 test egin zituzten guztira: 4.423 PCR erakoak eta 2.895 test azkarrak
Debabarreneko metatutako kasuak, herriz herri:
- Eibar 199
- Ermua 157
- Elgoibar 38
- Mutriku 10
- Soraluze 11
- Deba 7
- Mendaro 3
- Mallabia 2
- DEBABARRENA: 427