Ludotekarentzako izena proposatzeko eskatu zieten otsailean herriko ume eta gaztetxoei. 19 izen proposatu zituzten herritarrek, eta inkesta bidez gustukuena apartatzeko eskatu zien gero Udalak. Guztira 153 lagunek bete zuten inkesta eta Kilkerzulo izan zen boto gehien jaso zituen izena. Orain, Udalak lehiaketa bat antolatu du izen horrentzako logotipoa sortzeko. Apirilaren 20ra arteko epea jarri dute lanak aurkezteko eta proposamenak udaletxera bidali behar dira e-posta bidez edo whatsappez. Kultura@mendaro.eus helbidea eta 685 720 010 telefono zenbakia jarri dituzte herritarren eskura. Lehiaketa mendaroarrentzako da eta parte hartzaile bakoitzak lan bat aurkeztu ahal izango du gehienez. Lanak originalak eta argitaratugabeak izan behar dira, eta logotipoarekin batera egilearen izen-abizenak eta kontakturako telefono zenbaki bat ere bidali behar da