Bada astebete ekimenari hasiera eman ziotela, eta geroztik, herriko beste whatsapp talde batzuetara ere zabaldu da santa eskekoek sortutako ekimenaren berri. Baserritar jantziak jantzita, nahiz kaleko jantziekin, dantzan dihardute mendaroarrek etxetik, umore eta estilo handiz. Musikariek ere jarri dute beren alea. Onintza Loiola, Xeber Loiola, eta Andoni Riaño mendaroarrek eta santa eskera eta herriko beste hainbat ospakizunetara hutsik egin gabe etorri ohi den Iñigo Loiola soinu jole debarrak ere parte hartu dute ekimenean.