Iñigo Urkullu lehendakariak eta Nekane Murga Osasun sailburuak agerraldia egin dute gaur eguerdian, koronabirusaren inguruko datu berriak emateko. Agerraldi horretan eman du Urkulluk atzo hildako erizainaren kasuaren berri, eta albistea emateaz batera, dolumina agertu die hildakoaren etxekoei, lankideei eta baita Osakidetzako profesional guztiei ere. "Koronabirusaren hedapena geldiarazteko egiten ari zareten lana eredugarria da, eta zuen konpromisoa eredugarria da gizarte osoarentzat", esan du Urkulluk. Datu eguneratuak eman dituzte jarraian. Osasun sailburuak esan du guztira, 1.190 lagun kutsatu direla Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian koronabirusarekin, eta horietatik 455 ospitalean daudela. Era berean, 53 lagun hil ditu gaitzak (atzo baino 13 gehiago). Araban dituzte positibo gehien: 624 kasu zenbatu dituzte gaur arte eta horietatik 224 daude ospitalean. Bizkaian, berriz, 393 lagun daude kutsatuta eta 117 dira ospitaleratuta daudenak. Gipuzkoan, azkenik, 176 positibo daude eta horietatik 54 daude ospitaleratuta. Datu positibobat ere eman dute. Gaixo zeuden 18 lagun sendatu direla.
•Prebentziorako eta birusaren jarraipenerako aplikazioa
Eusko Jaurlaritza sakelako telefonoetarako aplikazio bat ari da lantzen, kasuen prebentzio, jarraipen eta identifikazio lana indartzeko. Aplikazio horretan erregistratu ahal izango dira pertsonak eta hurbilen dituzten kontaktuak txertatu ahal izango dituzte, haien osasun-egoera erregistratu ahal izateko. Beste herrialde batzuetan erabili izan dituzte antzeko aplikazioak, eta hemen datorren astean egongo da eskuragarri. Aplikazioa euskal enpresa batek garatu du Osakidetzaren elkarlanean, eta medikuntzako eta datuen babeserako berme guztia izango duela nabarmendu dute agintariek.
∞Lotura duten albisteak:
-
Koronabirusaz kutsatutako herritar bat berrogeialdian jarri dute (2020-03-19)
- Etxeko egonaldia arintzeko, kopla kantuan hasi dira mendaroarrak (2020-03-18)
- Odol ateratzeak egingo dituzte Mendaron barikuan, neurri bereziak hartuta (2020-03-18)
- Elgoibarko Gaztelekuak sare sozialak indartu ditu erabiltzaileekin harreman zuzena izateko (2020-03-18)
- Etxeko hondakinak jasotzeko hainbat neurri hartu ditu Debabarreneko Mankomunitateak (2020-03-18)
- Agindu berria eman arte eskolak itxita egongo dira (2020-03-18)
- Epidemiak ez duela oraindik goia jo zabaldu du Osasun Sailak (2020-03-18)
- Ertzaintzak kontrol gehiago ezarriko ditu errepideetan, premiazkoak ez diren bidaiak eragozteko (2020-03-18)
- “Txinak erakutsi du isolamenduak funtzionatzen duela, eta bakoitzaren ardurarekin ikusiko da zer gertatzen den” (2020-03-17)
- Elizkizunak eta hileta zerbitzuak bertan behera utzi dituzte (2020-03-17)
- Kalera ezin dela irten ohartarazi du Udalak bando bidez (2020-03-17)
-
Konfinamendu egoeran, ekimen berezia abiatu du Mauxitxa txarangak (2020-03-17)
- Koronabirusaz kutsatuta dago eibartar bat Mendaroko ospitalean (2020-03-16)
- 60.000 euro arteko isunak jarri ditzakete segurtasun neurriak ez betetzeagatik (2020-03-16)
- Alarma egoera honetan zer egin daiteke? (2020-03-16)
-
Herritarrei arduraz kontsumitzeko eskatu diete Jaurlaritzak, Elikagaien Klusterrak eta hainbat supermerkatuk (2020-03-16)
- Ekimen polita sortu dute Mendaron etxeko egonaldia haurrentzat eramangarriagoa izan dadin (2020-03-15)
- Pasealekuetara edo mendira irten diren herritarrei etxera bueltatzeko agintzen ari da polizia (2020-03-15)
- TOKIKOMen eta BARRENen adierazpen instituzionala, osasun alerta egoeraren aurrean (2020-03-15)
- Konfinamendua ezarriko du Espainiako Gobernuak (2020-03-14)
- Elgoibarko anbulatorioko urgentzia zerbitzua itxita dago gaurtik (2020-03-15)
- Kaleak erdi hutsik Elgoibarren eta Mendaron ere (2020-03-14)
- Eguneko zentroak, kirolguneak, ostalaritza, txoko eta gurtza zentroak itxi ditu Jaurlaritzak (2020-03-14)
- Elkarte gastronomikoek ere ateak itxiko dituzte Mendaron, koronabirusagatik (2020-03-13)
- Larrialdi pediatrikoak lekuz aldatu dituzte Mendaro Ospitalean, koronabirusagatik (2020-03-13)
- Herriko Antzokirako erosi diren txartelen dirua bueltatu egingo du Udalak (2020-03-13)
- Autobusetan ezingo da diruarekin ordaindu (2020-03-13)
- Elgoibarko Izarrak bertan behera laga ditu martxorako programatutako ekintzak (2020-03-13)
- Osasun larrialdiko egoera jarri du indarrean Jaurlaritzak (2020-03-13)
- Udal zerbitzu eta espazioak hamabost egunez ixtea erabaki du Elgoibarko Udalak ere (2020-03-12)
- Enpresetan ere hasi dira koronabirusari aurre egiteko neurriak zorrozten, Danobaten esaterako (2020-03-12)
- Eskola kiroleko eta kirol federatuko saio guztiak bertan behera utzi dituzte (2020-03-12)
- Gipuzkoa eta Bizkaiko ikastetxe guztiak ixtea erabaki du Jaurlaritzak, hamabost egunerako (2020-03-12)
- Motxaila Eguna bertan behera gelditu da (2020-03-12)
- Musika Eskolak bertan behera laga du gaur arratsaldeko dantza jaialdia eta aurrez auureko eskolak eten ditu (2020-03-12)
- Jubilatu etxeak itxiko dituzte Elgoibarren eta Mendaron ere, Osasun Sailaren gomendioz (2020-03-12)