Espainiako Gobernuan ezarri duen alarma egoeraren ondorioz, isunak jaso ditzakete segurtasun neurriak betetzen ez dituzten herritarrek. Esate baterako prezinto edo hesi bat kentzeagatik 100 eta 600 euro arteko isunak jarriko dituzte, poliziaren aurrean identifikatzeari uko eginez gero 30.000 eurora artekoa jartzeko aukera dago, eta biztanleriaren osasun egoera arriskuan jartzeagatik, berriz, 60.000 eurora artekoak.
Besteak beste, debekatuta dago etxetik irtetea "behar beharrezkoa" den kasuetan izan ezik. Estatuko, erkidegoetako eta tokiko polizia-kidego guztiak Barne Ministerioaren koordinaziopean geratu dira. Poliziei edo segurtasun pribatuko langileei desobeditzeagatik hiru hilabeteko kartzela zigorra jarri dezakete, eta agintaritzaren aurkako atentatzeagatik lau urteko espetxealdia (osasun langileak ere agintaritzako kideak dira).
Herritarrei erantzukizunez eta zintzo jokatzeko deia egin diete.