Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak, Elikaduraren Klusterrak, Carrefourrek, Eroskik, Mercadonak eta Uvescok dei egin diete euskal herritarrei arduraz kontsumi dezaten eta unean-uneko benetako beharraren proportzioan erostera joan daitezen saltokietara. Era berean, elikadura kateko profesionalak errespetatzeko eta haiei laguntzeko mezua ere zabaldu dute.
COVID-19 birusaren pandemiak eragindako ezohiko egoeraren aurrean, elikadura kateko katebegiak osatzen dituzten agenteek osasun agintariek eskatutako prebentzio neurriak ezarri dituzte, eta kate osoaren gaitasunak handitu dira. Ondorioz, "beren jarduera berme osoz garatzeko eta elikadura-produktuen ekoizpenaren, eraldaketaren, banaketaren eta salmentaren funtzionamendu egokia eskaintzeko prest daude".
Egun hauetan "neurrigabeko kontsumoa" gertatu dela ohartarazi dute, "salbuespen egoera batek bultzatuta" baina jendarteari "kontsumo arduratsua" egiteko eskatu diote, eta elikagai dendetara "proportzioan erostera" joateko.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako elikadura kateak "bere gain" hartu du zerbitzu publikoaren funtzioa, berriki hartutako konpromisoa gogorarazteko eta elikagaien xahutzea gutxitzeko. "Frogatuta dago elikagaien gehiegizko kontsumo batek xahutze hori handituko duela".
• Babeserako neurriak erosketak egiterakoan
Era berean, Osasun Sailak zehaztu dituen babeserako neurriak gogorarazi dituzte: beste pertsona batzuekiko segurtasun tartea beti mantentzea gomendatu dute, erabili eta botatzeko eskularruak erabiltzea, eta ahal den guztietan txartelarekin ordaintzea.
Jon Ander Egaña (Euskadiko Elikaduraren Clusterrerako gerentea), Mikel Larrea (Eroskiko Idazkari Nagusia), Maria Jose Aduriz (Uvescoko Produktu Freskoen Zuzendaria) eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako Sailburuaren mezuak batu ditu Eusko Jaurlaritzak honako bideoan: (informazio osoagoa: www.irekia.euskadi.eus)
∞Lotura duten albisteak:
- Ekimen polita sortu dute Mendaron etxeko egonaldia haurrentzat eramangarriagoa izan dadin (2020-03-15)
- Pasealekuetara edo mendira irten diren herritarrei etxera bueltatzeko agintzen ari da polizia (2020-03-15)
- TOKIKOMen eta BARRENen adierazpen instituzionala, osasun alerta egoeraren aurrean (2020-03-15)
- Konfinamendua ezarriko du Espainiako Gobernuak (2020-03-14)
- Elgoibarko anbulatorioko urgentzia zerbitzua itxita dago gaurtik (2020-03-15)
- Kaleak erdi hutsik Elgoibarren eta Mendaron ere (2020-03-14)
- Eguneko zentroak, kirolguneak, ostalaritza, txoko eta gurtza zentroak itxi ditu Jaurlaritzak (2020-03-14)
- Elkarte gastronomikoek ere ateak itxiko dituzte Mendaron, koronabirusagatik (2020-03-13)
- Larrialdi pediatrikoak lekuz aldatu dituzte Mendaro Ospitalean, koronabirusagatik (2020-03-13)
- Herriko Antzokirako erosi diren txartelen dirua bueltatu egingo du Udalak (2020-03-13)
- Autobusetan ezingo da diruarekin ordaindu (2020-03-13)
- Elgoibarko Izarrak bertan behera laga ditu martxorako programatutako ekintzak (2020-03-13)
- Osasun larrialdiko egoera jarri du indarrean Jaurlaritzak (2020-03-13)
- Udal zerbitzu eta espazioak hamabost egunez ixtea erabaki du Elgoibarko Udalak ere (2020-03-12)
- Enpresetan ere hasi dira koronabirusari aurre egiteko neurriak zorrozten, Danobaten esaterako (2020-03-12)
- Eskola kiroleko eta kirol federatuko saio guztiak bertan behera utzi dituzte (2020-03-12)
- Gipuzkoa eta Bizkaiko ikastetxe guztiak ixtea erabaki du Jaurlaritzak, hamabost egunerako (2020-03-12)
- Motxaila Eguna bertan behera gelditu da (2020-03-12)
- Musika Eskolak bertan behera laga du gaur arratsaldeko dantza jaialdia eta aurrez auureko eskolak eten ditu (2020-03-12)
- Jubilatu etxeak itxiko dituzte Elgoibarren eta Mendaron ere, Osasun Sailaren gomendioz (2020-03-12)