Sallobente, Mintxeta edo bidegorrian pasiaran zebiltzan herritarrei etxera bueltatzeko eskatu diete gaur goizean udaltzainek eta ertzaintzek. Ildo berean, Elgoibarko Udaltzaingoa herri guztira ari da zabaltzen etxean gelditzeko mezua, udaltzaingoko ibilgailuetako bozgorailuetatik. "Alarma egoera dela-eta etxean gelditzeko eskatzen dizuegu", da zabaltzen diharduten mezua. Mendaroko Udalak ere bando berria zabaldu du gaur goizean ohartaraziz egoera benetan dela larria eta etxean gelditzeko eskatuz herritarrei. Herriko denda, taberna, komertzio eta gainerako espazio itxiak, lokalak eta elkarte gastronimoak, ixteko agindu du. Hala ere, atzorako ixteko erabakia hartua zuten askok. Era berean, adinekoei kalera ez irteteko agindu die, larrialdi kasuren bat izan ezean, eta jolas-parkeak eta aisialdi-guneak itxi egin ditu guztiz.
Pedro Sanchez Espainiako presidenteak atzo ezarritako salbuespen neurriak barneratzen eta aplikatzen hasi dira herritarrak. Gutxi batzuk kirola egiten jarraitu arren, herritar gehienak arauak errespetatzen ari dira, eta oinarrizko jarduerak egiteko irten dira kalera: txakurrak atera, ogia edo egunkaria erosi... Hain justu, etxeko animalien inguruan Espainiako Gobernuak emandako neurriei buruzko informazioa zabaldu du Elgoibarko Udalak (ikus hemen)
Atzo okindegietara sartzeko ilaretan ikus zitezkeen prebentzio tarteak bikoiztu egin dituzte gaur herritarrek eta handiagoak ziren bata bestearekiko tarteak.
Eguraldi eguzkitsua egin arren, eskatu bezala ez kalera irtetea erabaki dute askok. Jende asko ikus daiteke herriko balkoietan, eguzki izpiak aprobetxatuz. Mendaron, ezohiko irudiak ere ikusi ditugu auzo batzuetan. Atari osoko bizilagunak leihora irten eta elkarrekin solasean aritu dira goizez, eta isolamendua ahalik eta modu eramangarrienean pasatzeko musika jarri eta terrazetan dantzan ibili direnak ere izan dira.
∞Lotura duten albisteak:
- TOKIKOMen eta BARRENen adierazpen instituzionala, osasun alerta egoeraren aurrean (2020-03-15)
- Konfinamendua ezarriko du Espainiako Gobernuak (2020-03-14)
- Elgoibarko anbulatorioko urgentzia zerbitzua itxita dago gaurtik (2020-03-15)
- Kaleak erdi hutsik Elgoibarren eta Mendaron ere (2020-03-14)
- Eguneko zentroak, kirolguneak, ostalaritza, txoko eta gurtza zentroak itxi ditu Jaurlaritzak (2020-03-14)
- Elkarte gastronomikoek ere ateak itxiko dituzte Mendaron, koronabirusagatik (2020-03-13)
- Larrialdi pediatrikoak lekuz aldatu dituzte Mendaro Ospitalean, koronabirusagatik (2020-03-13)
- Herriko Antzokirako erosi diren txartelen dirua bueltatu egingo du Udalak (2020-03-13)
- Autobusetan ezingo da diruarekin ordaindu (2020-03-13)
- Elgoibarko Izarrak bertan behera laga ditu martxorako programatutako ekintzak (2020-03-13)
- Osasun larrialdiko egoera jarri du indarrean Jaurlaritzak (2020-03-13)
- Udal zerbitzu eta espazioak hamabost egunez ixtea erabaki du Elgoibarko Udalak ere (2020-03-12)
- Enpresetan ere hasi dira koronabirusari aurre egiteko neurriak zorrozten, Danobaten esaterako (2020-03-12)
- Eskola kiroleko eta kirol federatuko saio guztiak bertan behera utzi dituzte (2020-03-12)
- Gipuzkoa eta Bizkaiko ikastetxe guztiak ixtea erabaki du Jaurlaritzak, hamabost egunerako (2020-03-12)
- Motxaila Eguna bertan behera gelditu da (2020-03-12)
- Musika Eskolak bertan behera laga du gaur arratsaldeko dantza jaialdia eta aurrez auureko eskolak eten ditu (2020-03-12)
- Jubilatu etxeak itxiko dituzte Elgoibarren eta Mendaron ere, Osasun Sailaren gomendioz (2020-03-12)