Sailburuekin egindako bileraren osteko prentsaurrekoan jakinarazi du Iñigo Urkullu lehendakariak Jaurlaritzak osasun larrialdiko egoera deklaratu duela. Lehendakariak aitortu du egoera "larria" dela, ez dugula "okerrena" pasatu oraindik. Hori dela eta, "pertsona, familia eta enpresa guztien esfortzua" eskatu du.
Gobernu Kontseiluak hiru erabaki hartu ditu:
- Osasun sailburuak, Nekane Murgak, "Osasun Alerta edoLarrialdi Aitorpena" sinatu du (Osasun Publikoari buruzko Euskal AutonomiaErkidegoko legeria).
- Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak "Euskadiko Babes Zibileko Plana (LABI)" aktibatu du (LarrialdiakKudeatzeko EAEko Dekretua eta Legea)
- Lehendakariak sinatu duen Dekretuaren bitartez bere gain hartu du larrialdi honen aurrean gidaritza bakarra eta babes zibileko erantzuna. Une honetatik aurrera, Urkulluk hartu du zuzendaritza, aholku-batzorde batek lagunduta.
Lehendakariak nabarmendu du Hartutako neurriak ezinbestekoak direla. Larrialdi egoerak eskumen bereziak emango dizkio Eusko Jaurlaritzari: herritarrak bakartu ahalko ditu, "euren etxeetan edo leku seguruetan", legearen testuaren arabera; herritarrak leku arriskutsuetatik atera edo urrundu ahalko dituzte; zerbitzu publikoen zein pribatuen erabilera mugatu edo baldintzako ahalko dute, baita ondasunen kontsumoa ere; leku batzuetan ekitaldiak egitea galarazi edo mugatu ahalko dute, eta derrigortu ahalko dute prebentzio neurriak hartzera. Neurriak epe mugatu baterako hartu ahalko dituzte, larrialdiari aurre egiteak eskatzen duen denborarako, hain zuzen. Arriskuarekiko proportzionalak izan beharko dira, eta ez dute eskubiderik emango inongo kalte-ordainik jasotzeko. Teknikarien aholkuei jarraitu diete neurri horiek hartzeko, lehendakariaren arabera.
Informazio osoagoa eta Iñigo Urkullu lehendakariaren agerraldia hemen: www.irekia.euskadi.eus