Udal zerbitzu eta espazioak hamabost egunez ixtea erabaki du Elgoibarko Udalak ere

Barren.eus 2020ko mar. 12a, 21:59

 

Udal liburutegia, Olaizaga kiroldegia eta Mitxeta, Ludoteka, Gaztelekua, Kazetagunea, Aita Agirreko espazio amankomunak eta Udal Euskaltegia itxita egongo dira beraz bihartik. Udal Euskaltegiak, hori bai, on-line zerbitzua emango du. Bestalde, robotika ikastaroak ere bertan behera uzteko gomendioa egin dute Udaletik. Era berean, Herriko Antzokiko eskaintza ere bertan behera geldituko da, tartean biharko iragarrita zegoen 'Zaldi Urdina' antzezlana. Barikuko (martxoak 13) BARREN zenbakian, Ximun Fuchs 'Zaldi urdina' antzezlanaren zuzendariari egindako elkarrizketa topatuko duzue, baina gogoratu, beraz, bihar ez dela Elgoibarren ikusteko aukerarik izango.