Musika Eskolak bertan behera laga du gaur arratsaldeko dantza jaialdia eta aurrez aurreko eskolak eten ditu

Barren.eus 2020ko mar. 12a, 16:43

Hezkuntza Sailak hartutako neurrien aurrean, Inazio Bereziartua musika eskolak ere eten egin ditu aurrez aurreko eskolak, eta gaur arratsaldean Herriko Antzokian egitekoak ziren dantza jaialdia bertan behera geratu da.

 Hezkuntza Sailak Gipuzkoa eta Bizkaira ere zabaldu du Arabarako hartuta zuten erabakia, eta ondorioz, bihartik aurrera eten egingo dira aurrez aurreko eskolak eta eskolaz kanpoko jarduera guztiak. Erabaki horren aurrean, Inazio Bereziartua musika eskolan ere ez da eskolarik egongo datozen hamabost egunetan, eta gaur arratsalderako iragarrita zegoen dantza jaialdia ere bertan behera geratu da. 

Musika Eskolatik esan dute irakasle eta gurasoen ardura ikasleen ikasketa dinamika mantentzea. Esan dutenez, datozen egunetan irakasleak jarriko dira ikasle eta gurasoekin harremanetan ikasketa prozesua mantentzeko. Azkenik, gogorarazi dute ikasleren batek musika instrumentua Musika Eskolan lagata baldin badauka, jasotzera joan dadila.