Domekan jausi da aurtengo martxoaren 8a, eta ez da aurreko urteetako greba deialdirik egon Emakumeen Nazioarteko Egunerako, hala eta guztiz ere, borrokarako eguna izan da, ehunka lagunek herriko kaleetan erakutsi duten moduan. Bi manifestazio egin dituzte goizean eta beste bat dago iragarrita arratsalderako, 17:00etarako. Narrutsik taldekoek "Elkartasuna gure arma" idatzita zeraman pankartaren atzetik zeharkatu dituzte herriko kaleak. Martxa Morean gazteenek ireki dute manifestazioa, eta amaieran Huntza taldearen 'Zer izan' abesti feministaren koreografia dantzatu dute Kalegoen plazan.
∞Lotura duten albisteak:
- Borroka feminista "inoiz baino beharrezkoagoa" dela ohartarazi dute Mendaroko elkarretaratzean (2020-03-08)
- Martxoak 8ko programa bete-betea dator (2020-03-05)
- Elgoibarko emakume kirolariek toki berezia edukiko dute Martxoaren 8aren harira antolatutako egitarauan (2020-02-27)
- Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, hogei bat ekintzaz osatutako egitaraua prestatu du Udalak (2020-02-26)
- Jende uholdea izan da Elgoibarren, emakumeen eskubideen alde (2019-03-08)
- Emakumeek kalea hartu dute (2019-03-08)