Udalak 161.072 euroko inbertsioa egin du Bolatokiko parkea berritzeko. Bolatokiko Parkearen eraberritzea, 2018ko aurrekontu parte hartzaileetako prozesuan herrritarrek gehien bozkatu zuten proposamena izan zen. Ane Beitia alkatearen esanetan, parkearen berrurbanizazioak, inguru guztia "indarberritzen lagunduko du". Era berean, alkateak gogorarazi du oraindik detaile batzuk falta direla obra guztiz amaitutzeko. Jarleku batzuk eta baranda batzuk jartriko dituztela aurreratu du, datozen egunetan. Burutu diren obrei dagokionez, erdiko aldean zeuden eskailerak kendu dira eta lokalaren inguruak plaza bezala irabazi du, oinezkoentzat plaza itxi bat bihurtuz. Espazioak harmaila berriak izango ditu, ikuskizun publikoak bultzatu eta plaza biziberritzen laguntzeko. Aipatu beharra dago ere, azken urteotan segurtasun arrazoiengatik itxita egon diren komunak zabaldu egingo direla, beste edozein komun publiko bezala erabiltzeko. Gauez itxita egongo dira.