Hamabost egunean behin, astelehenetan, egin ohi duten elkarretaratzea egin zuten atzo Kalegoen plazan. Protesta ekitaldiari amaiera emateko Elgoibarko pentsiodunen mugimenduko kideek pintxoak banatu zizkieten parte hartzaileei. Hala, azken bi urte hauetako mobilizazioei esker lortu dutenari aitortza egin nahi izan zioten, baina pentsio duinen aldeko borroka ez dela amaitu gogorarazi zuten. Hasteko, bat egin dute eguen honetarako deituta dagoen greba orokorrarekin.
∞Lotura duten albisteak
- Greba orokorra babestea erabaki du Elgoibarko pentsiodunen mugimenduak (2020-01-23)
- Elgoibarko pentsiodunek Gasteizko mobilizazioetan hartu dute parte (2019-12-12)
- Pentsio duinen aldeko aldarria Eibarko kaleetara zabaldu zuten eskualdeko jubilatu eta pentsiodunek (2019-10-02)
- Pentsio duinen aldeko aldarria kalera atera dute Nagusien Nazioarteko Egunean ere (2018-10-01)
- Hamabostean behin irtengo dira kalera jubilatu eta pentsiodunak (2018-04-18)
- Pentsioen inguruko bi mozio eztabaidatuko dituzte egueneko plenoan (2018-03-20)
- Pentsio duinen aldarria plazara eraman zuten berriro (2018-03-16)
- Pentsio duinak aldarrikatzeko elkartu dira Elgoibarko erretiratuak eta pentsiodunak plazan (2018-02-15)
- Pentsiodunek sei urte daramatzatela erosteko ahalmena galtzen salatu du Duintasuna elkarteak Elgoibarren eginiko aurkezpenean (2018-01-26)
- Pentsioen 0,25 igoeraren harira protesta egin dute dozenaka elgoibartarrek plazan (2018-01-15)