Adikzioei buruzko plana egiteko inkesta bat jarri du sarean Udalak

Barren.eus 2020ko urt. 22a, 13:34

Elgoibarko Udala adikzioei buruzko plana berritzen ari da, eta horretarako galdeketa bat prestatu du herritarrek erantzun dezaten.

Lortzen diren emaitzak baliagarriak izango zaizkie plan berria zehaztu eta aurrera begira egin beharreko ekintza espezifikoak zehazteko. Galdetegi “erraza” dela aurreratu dute, eta parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. Herritarren kezka nagusiak jaso nahi dituzte arduradunek. www.elgoibar.eus Elgoibarko Udalaren webgunean (hemen) bete daiteke galdetegia.

Elgoibarko Udalak adikzioen prebentziorako plana berrituko duela jakinarazi zuen joan den abenduan, lehendik daukan droga menpekotasunei buruzko plana zaharkituta geratu delako. Gizarte Zerbitzuetako Sailak 2019-2023 legealdian zehar martxan jarriko duen ekintzarik garrantzitsuenetarikoa izango da. Plana idazteko eta prozesua dinamizatzeko Sasoia S.L. enpresako profesionalen laguntza izango dute. Plan hau la etapa edo fasetan egingo dute: Lehenengo pausoa egungo egoeraren diagnosi integral bat egitea da, eta hor kokatzen da galdeketa hau.

2020 01 22 2019 12 16 adikzioen prebentzio plana

∞Lotura duten albisteak: