Gaua luzea izan da Garagartza eta Trinitate kaleetako bizilagunentzako, ura bere bidetik irten baita, berriro ere, Abarketeroneko parean, Kilimon errekak eta Deba ibaiak bat egiten duten puntuan, trenbide azpian. Ondorioz, urak hartu du Garagartza auzoko punturik baxuena, Trinitate kalea.
• Maila laranja gainditu zuen Deba ibaiak Altzolan
Atzo, 15:00etatik aurrera bereziki, etenik gabe egin zuen euria eta ordu gutxitan asko hazi zen Deba ibaia, eta 22:00ak inguruan maila horia gainditu zuen, Altzolako estazioan. Gero, gauerdian, maila laranja gainditu zuen eta goizaldeko 04:30ak bitartean maila laranja gaindituta egon zen Deba ibaiko ur emaria, Altzolako estazioko prezipitazio eta maila neurgailuak erakusten duen moduan. Maila laranja gaindituta egon zen lau ordu horietan izan zen arriskurik handiena Mendaron. Bizilagunek eurek deitu zuten larrialdi zerbitzuetara eta hogei bat minutuan iritsi ziren ertzainak eta suhiltzaileak. Ordurako kalea hustua zuten bizilagunek. Kalean pilatutako ura xukatu zuten gero suhiltzaileek.
∞ Lotura duten albisteak:
-
Ura irten da bere bidetik Mendaron, Abarketeroneko parean (2018-04-11)
- Klapetak jarriko ditu Mendaroko Udalak Garagartzan, auzoa berriz urak hartu ez dezan (2017-07-06)
- Deba ibaia maila laranjara ailegatu da Altzolako estazioan (2017-01-16)
- Deba ibaia gainezka dator eta maila gorria gainditu du Elgoibarren eta Mendaron (2016-02-27)
- Maila gorria gainditu du Deba ibaiak Elgoibarren eta Mendaron (2015-01-30)
- Udalak 262.000 euroko kalteak zenbatu ditu azken euriteen ondoren (2011-11-23)
- 1983ko eta 1988ko ufaletan baino euri gehiago egin du asteburuan Elgoibarren (2011-11-10)
- Asteburuko euriteak 212 litro ur eta kalte ugari laga ditu Elgoibarren eta Mendaron (2011-11-07)