Gasta dastaketa egin dute Mendaron, Mausitxa eta Axeleku gaztagileen azalpenekin lagunduta

Barren.eus 2019ko urr. 19a, 09:56

Gazta dastaketa egin zutan atzo, ostirala, Mendaron. Elgoibarko Mausitxa gaztandegiko ardi-gazta eta Mallabiko Mallegoi baserriko Axeleku behi-gasta dastatzeko aukera izan zuten herritarrek, debalde. Aurrez, Iñaki Ansola 'Mausitxak' eta Ruben Markinak gaztagintzaren inguruko azalpenak eman zituzten. Gasta dastaketa Mutrikuko Sagarmiña baserriko txakolinarekin lagundu zuten.

 

2019 10 18 txakolin kata Mendaron50 bat lagunek parte hartu zuten gazta katan. Kata Debemenek, Debabarrenako Landa Garapenerako agentziak eta eskualdeko hainbat gaztandegik antolatu zuten, Mendaroko Udalaren laguntzarekin.