Eguazten honetan, urriaren 16an, Eibarren egingo dute lehenengo ibilbidea 10:30-11:30ak bitartean. Ondoren, 12:00-13:00ak bitartean, Elgoibarko kaleetatik barrena ibiliko dira. Elgoibarko martxa San Lazaro egoitzan hasi eta amaituko da.
Martxa hauetan herri bakoitzeko Udal Gobernu bakoitzari dokumentu bat ematen diete grebalariek, bizi duten lan gatazka konpontzeko baliabideak jartzeko eskatuz. Horretarako, herri bakoitzeko egoitzetako ordezkariek dokumentua erregistratuko dute dagokion udaletxean.
ELA sindikatuak gogora ekarri du “Gipuzkoako zahar-egoitzetako eta eguneko zentroetako 5.000 langileren lan baldintzak arautzeko negoziazioaren defentsan” ari direla borrokan grebalariak. “2017an ekin zitzaion negoziazioari, orain dela bi urte; gaur egun, oraindik ere, egoera hankaz gora dago”, azaldu du sindikatuak.
Mobilizazioekin, “grebalariek emakume izateagatik pairatzen duten soldata arrakala salatu” nahi dute: “Argi daukagu zergatik gertatzen ari den hau gatazka honetan, zaintza historikoki emakumeok egin dugun lana izan delako, etxean, eta inongo soldatarik jaso gabe, gainera. Gaur egun, gizonezkoak lanean ari diren sektore pribatizatuekiko %30eko soldata arrakala pairatzen dugu, 6.000 euro gutxiago urtean, emakume izate soilagatik”.
∞Lotura duten albisteak:
-
San Lazaro egoitzakoen protesta agintarien aurrean (2019-10-04)
-
San Lazaro egoitzakoek hilabeteko beste greba bat hasiko dute irailaren 19an (2019-09-05)
- Zahar etxeetako grebalarien eskualdeko martxa egin dute Eibartik Elgoibarrera (2019-06-27)
- San Lazaro egoitzako langileek egun osoko kanpaldia egingo dute Maalan (2019-06-19)
- Informazio osoagoa BARREN aldizkariko 1116. zenbakian, San Lazaroko hiru langileri eginiko elkarrizketan