Pentsio duinen aldeko aldarria Eibarko kaleetara zabaldu zuten eskualdeko jubilatu eta pentsiodunek

Barren.eus 2019ko urr. 2a, 13:43

Ospatzeko gutxi eta protesta egiteko arrazoi ugari zituzten ehunka lagun batu ziren atzo, Pertsona Nagusien Nazioarteko Egunean, Eibarko kaleetan. Eskualdeko manifestazioa egin zuten, eta Elgoibartik eta Mendarotik ere hainbat lagun joan ziren.

 Erakundeei bermatzeko eskatu dituzten eskubideen artean, besteak beste, honako hauek daude: euren premietara egokitutako etxebizitza; berokuntza, argia, gasa… bermatuta egotea, bakoitzak dituen bitarteko ekonomikoen arabera; medikamentuak doan, osasun beharren arabera; era guztietako probrezia ezabatzea adinekoen artean; adinekoen zentroetan hobekuntzak egitea eta bertako langileen ratioak hobetzea; eta mendekotasunari lotutako beharrei erantzuteko bitarteko eta laguntzak. Horiek, beste batzuekin batera, manifestazioa hasi aurretik Eibarko Untzaga plazan irakurri zuten komunikatuan jaso zituzten eskaerak. Gipuzkoako Pertsona Helduen Elkarteen Plataformaren komunikatua zen irakurri zutena.
 • Pentsio duinen aldeko elkarretaratzeak Elgoibarren

Urritik abendura bitartean sei elkarretaratze egingo dituzte Elgoibarko jubilatu eta pentsiodunek, pentsio duinen alde. Hilean birritan batuko dira, Kalegoen plazan, 19:00etan. Urriaren 7an egingo dute lehenengo elkarretaratzea, eta ondorengo datak ere zehaztu dituzte: Urriak 21, azaroak 4 eta 18, eta abenduak 2 eta 16.

*Argazkiak: etakitto.eus

2019 10 01 pentsio duinak manifestazioa eskualdekoa eibar etakitto 2

2019 10 01 pentsio duinak manifa eibar eskualdekoa etakitto 4

2019 10 01 pentsio duinak manifestazioa eibar eskualdekoa etakitto