Irailaren 21ean, zapatuan, izango da omenaldia, Olasoko hilerrian dagoen Kolunbarioan, 11:00etan hasita. Antolatzaileek aurreratu dutenez, Elgoibarko Udalak ere parte hartuko du ekitaldian eta baita ere Elgoibarko EHBildu, EAJ-PNV Elkarrekin-Podemos alderdietako ordezkariek ere. Era berean, Mauxitxa txarangak, dantzariek eta txistulariek jantziko dute ekitaldia.
Elgoibar1936 taldeak preso egondakoen zerrenda bat osatu du, bai eta publiko egin ere, senideen bila ari direlako ekitaldirako. Era berean, laguntza eskatu diete herritarrei, zerrenda hori osatzeko eta bide batez zerrendan jasotakoek bizitakoen gaineko informazioa biltzeko. Horretarako telefono zenbaki bat eta e-posta helbide bat jarri dituzte herritarren eskura: 605 772 285 / elgoibar1936@gmail.com
• Bat, beste hamaikaren artean
Maria Luisa Garrido da irailaren 21eko ekitaldian omenduko dutenetako bat, 36ko gerrak tropa kolpistek jazarri zutenetako bat. Jaioberritan abandonatu egin zuen amak, eta 2 urte bete zituenean, Francisco Arostegi eta Josefina Anguera senar-emazte eibartarrek hartu zuten umetzat. Zorionak, baina, ez zion lar iraun, 6 urte zituela bete-betean harrapatu zuelako gerrak, eta bonbengandik ihesi eman zituelako ondorengo urteak, amarekin, aita, gerra hasteaz batera hartu zutelako preso eta Santoñako kartzelara eraman. Bazterketarik gordinena bizi izan zuen Garridok umetan, batetik, umezurztegiko umea zelako, eta bestetik, adopzioan hartu zuen ama sozialista zelako, Errepublikaren aldekoa. Propaganda banatzen ibili ohi zen Maria Luisaren ama, eta Bizkai aldera ihes egin zuen ezinbestean. Durangorantz abiatu ziren, handik Bilbora iritsi ziren, eta 1937ko ekainaren 11n Francoren tropek Bilboren kontrako erasoa jo aurretik, Bartzelonarako bidea hartu zuten ama-alabek. Errepublika zaleen gotorlekua zen Bartzelona, baina ordurako giroa gaiztotzen hasia zen han ere, eta horregatik, Espainiako Gobernuak Kataluniakoarekin batera jarritako itsasontzi bat hartu eta Frantziara ihes egitea erabaki zuten, Francoren tropek Bartzelona hartu aurretik. Aterpe batean hartu zituzten Frantzian, baina hara ere iritsi zitzaien alde egiteko abisua eta Parisera abiatu ziren. Citroenean lan egin zuen Anguerak. Parisen harrapatu zituen Bigarren Mundu Gerrak, eta hartu zituzten preso. Argeles-sur-Merreko kontzentrazio esparrura eraman zituzten, eta direnak eta bi bizi izan zituzten han. Baina han ez zen sufrikarioa amaitu. Euskal Herrira iristea lortu zutenean ere ez zuten giro izan. Gerra galdu zutenen aldekoak izanda, hamaika umilazio jasan behar izan zituztelako.
∞Lotura duten albisteak:
-
Jende ugari elkartu da Olasoko kolunbarioan frankistek hildako elgoibartarren omenaldian (2018-09-22)
- Miguel Vargasen gorpuzkinak hobiratu dituzte Duintasunaren Kolunbarioan (2018-04-17)
- 36ko Gerran galdutako 24 pertsonaren gorpuzkinak hobiratu dituzte Olason, Duintasunaren Kolunbarioan (2018-02-09)
- Aranzadik lurpetik ateratako 24 pertsonen gorpuzkiak hobiratuko dituzte Duintasunaren Kolunbarioan (2018-02-08)
- Frankismoaren biktimak omendu zituzten Olasoko hilerrian, Duintasunaren Kolunbarioan (2017-09-25)
- Zirardamendin hildako gudariak gogoan izan dituzte aurten ere (2017-09-18)
- 36ko gerran Zelaietaburun hildako gudariak omendu eta informazio panela inauguratu zuten (2017-03-10)
- Hobi komunetan zeuden 27 pertsonaren gorpuzkinak hobiratu dituzte Olasoko Duintasunaren Kolunbarioan (2017-01-30)
- Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratuko du Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioa (2017-01-24)
- Elgoibarko Kolunbarioko sarreran Iñigo Arregi eskultorearen tamaina handiko lan bat jarriko dute (2016-10-26)
- Elgoibarren duintasunaren kolunbarioa ipintzeko akordioa (2016-04-15)
- Omenaldia Zirardamendin hildako gudariei (2016-09-19)
- Elgoibarren duintasunaren kolunbarioa ipintzeko akordioa (2016-04-15)
- Gerra zibilean hildako gudari baten gorpuzkinak atera ditu Aranzadik Zelaietaburun (2016-03-05)
- Frankismoan desagerrarazitakoen kolunbarioa Elgoibarren egin nahi du Jaurlaritzak (2014-11-04)
- Iñigo Urkullu:"Iraganera begiratzen duen ekitaldi honek Euskadiko etorkizuneko elkarbizitza eraikitzen du"Urkullu:"Iraganera begiratzen duen ekitaldi honek Euskadiko etorkizuneko elkarbizitza eraikitzen du" (2014-09-21)
- Aurkeztu dute 36ko gerran Aiastian izandako borroken inguruko liburua (2014-09-17)
- Inauguratu dute 36ko gerran Aiastian izandako guduari buruzko erakusketa (2014-09-04)
- Zirardamendin hildako gudariek eginiko ibilbide bera egin dute senideek, 78 urte geroago (2014-07-14)
- 'Goazen gudari danok...' dokumentala grabatzen izan dira gaur Aiastian (2014-07-10)
- Zirardamendin deshobiratutako bi gudari identifikatu ditu Aranzadik (2014-01-27)
- Pako Etxeberriaren hitzaldiaren bideoa (2013-10-02)
- Zirardamendiko lau gudariak omendu dituzte, 76 urte eta gero (2012-06-18)
- Zirardamendin agertu diren lau gudarien gorpuzkiak hobitik aterako dituzte zapatuan (2012-06-14)
- Ziardamendin orain dela 75 urte hildako gudariak omendu dituzte (2011-09-28)
- 21 izar, gerran fusilatutako elgoibartarren omenez (2010-11-08)
- 1936ko irailaren 21ean Faxistak Elgoibarren sartu zireneko argazkiak (2009-02-24)
- Elgoibar1936 elkarteak txalotu egin du Udalak memoria historikoaren gainean onartutako akordioa (2008-12-02)
- Gerrate Zibilean lurperatutako gorpuak bilatzeko laguntza eskainiko du Udalak (2008-11-27)
- Ikur eta irudi frankistak kentzeko eskatu dio Elgoibar1936 elkarteak Udalari (2008-04-04 elgoiBARREN.net)
- Gerra zibilean fusilatutako miliziano baten hezurrak aurkitu ditu 'elgoibar1936' taldeak (2007-12-19)
- elgoibar1936.com blogean memoria historikoa berreskuratuko dute (2007-11-21 elgoiBARREN.net)