Egoeraz nazkatuta borroka indartzea erabaki dute Mendaroko ospitalean mantentze zerbitzurako kontratatuta dagoen Tecman enpresako langileek. "Egoera prekarioan" ari direla salatu dute behin eta berriz, eta Tecman sartu aurretik zituzten baldintzak errespetatzea eskatzen dute. Era berean, KPIaren araberako soldata igoera ere eskatzen dute, 2011n Gipuzkoako metaleko herrialdeko hitzarmena sinatu zenetik izoztuta dituztelako soldatak, eta bestetik, guardian egiten dituzten orduengatik lan bera egiten duten Osakidetzako mantentze lanetako langileek beste kobratzea ere eskatzen dute. Guardia egun bakoitzeko 11 euro kobratzen dituzte Tecmaneko langileek, eta aldiz, lan bera egiten duten Osakidetzako langilee, 44 euro.
∞Lotura duten albisteak: