"Iloba gazteak aitita-amamei erakusten", halaxe aurkeztu dute ubilatuen Biltokiko zuzndaritzakoek antolatu nahi duten ikastaroa. Esperientzia berria eta ezhoikoa izago dela zehaztu dute, izan ere telefono mugikorrei buruzko aholkuak emateko gaur egungo gazteak direla egokienak zalantzarik ez dute. "Halaxe erakutsi ziguten duela egun batzuk Elgoibarren egin zen Kultura Digitalare Astean. Orduan ere ikasleak izan genituen irakasle eta teknologiekin duten trebetasuna erakutsi eta irakatsi ziguten", azaldu dute.
Telefono mugikorrak erabiltzeko ikastaroa eman nahi dute orain, Elgoibar Ikastolako eta Elgoibar BHI Institutuko ikastetxeko ikasleen laguntzaz. Ikastaroaren egutegia antolatzeko eta zenbat "aholkulari" beharko dituzten jakiteko, baina, komeni zaie jakitea zenbat jubilatu daden parte hartzeko prest.
Interesatuek Jubilatuen Biltokiko bulegoan eman dezakete izena, astelehenetan eta barixakuetan, 11:00etatik 12:00etara. Bulegoan dagoen posta ontzian ere laga daiteke mezua edo e-posta bat idatzita, jubelgoibar@gmail.com helbide elktronikora. Debalde izango da ikastaroa biltokiko bazkideentzat, eta honako datuak behar dituzte antolatzaleek: interesatuen izen abizenak, mugikorrarekin duten erabilera maila (ezer ez, oinarrizkoa edo ona) eta euskaraz ala gazteleraz nahi duten ikastaroa. Hiru edo lau saio antolatu nahi dituzte. Astean behin izango litzateke, 15:30etik 16:30ak arte, ziurrenik. Maiatzean hastea gustatuko litzaieke.
∞Lotura duten albisteak: